Frantziako agintariek jakinarazi dute Frantzia hego-mendebaldean patogenotasun altuko H5N1 hegazti-gripearen foku bat aurkitu dutela.

Foku hau da herrialdean azken zortzi urteetan agertu den lehena, eta azaroaren 24an baieztatu zuen Arriskuak Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak (ANSES), hegaztiak ezohiko eran hiltzen ari zirela ikusteak sortu zituen susmoen harira.

H5N1 birusaren aldaera bat da eta patogenotasun maila altua du hegaztientzat. Oraindik ere sekuentziazioa aztertzen ari badira ere, badirudi aurrez Europan detektatutako birus mota bat dela, nahiz eta garai hartan patogenotasun maila baxua zuen.

H5N1 birusaren kronologia Europan, 2015. urtean:

2015ean, Europan, herrialde hauetan detektatu da H5N1 birusa: Bulgaria eta Errumania. Urtarrilean, otsailean eta martxoan Bulgariak baieztatu zuen H5N1 azpimota agertu zela eskortako hegaztietan eta baso-hegaztietan. Martxoan, Errumaniak jakinarazi zuen foku bat agertu zela eskortako hegaztietan.

Ezaritako neurriak:

Frantzian foku berria detektatu denez, 2005/94/EC Zuzentarauan aurreikusitako neurriak ezarri dira, besteak beste 3 kilometroko babes-eremua eta 10 kilometroko zaintza-eremua ezartzea.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAGRAMA) gogorarazi du beharrezkoa dela biosegurtasun neurriak indartzea hegaztien ustiategietan, bereziki baso-hegaztiekin kontaktua saihestera bideraturiko neurriei dagokienez.

Fokuaren kokalekua – MAGRAMAren irudia