EFSAren zientzia-sarea arduratu da BEE-EETei buruzko azterlana egiteaz, eta 2020/10/08an argitaratu zuen gaixotasun horri buruzko urteko txostena. 

Duela gutxi (urriak 5 eta 6) egin den 15. bilkurak aukera eman zuen zientzia-informazioa trukatzeko. Halaber, azterketa-sare hori, OIE eta EE EETei buruz egiten ari diren jarduerak aurkeztu ziren. EBko herrialde hautagaiek EETekin lotutako euren jarduerak aurkeztu zituzten.

Besteak beste, honako gai hauek jorratu zituzten:

  • EETak Albanian, Bosnia- Herzegovinan, eta Turkian.
  • Scrapie-a, ahuntzetan askotariko anduiak detektatu izanaren ebidentzia berria.
  • CWD (oreinetan kakexia eragiten duen gaixotasuna): Norvegiako azken kasuari eta egiten ari diren azterlanei buruzko eguneratzea.
  • BEE eta Scrapiearen ezohiko anduien ahalmen zoonotikoa.