EFSAk, duela gutxi argitaratutako txosten zientifiko batean, laburtu eta ebaluatu egin ditu 2020ko abendutik 2021eko otsailera bitartean Europan berretsi diren oso patogenoa den hegazti-gripearen agerraldiak.

EBko 25 estatu kidetan eta Erresuma Batuan oso patogenoa den hegazti-gripearen 1.022 kasu jakinarazi ziren guztira. Hona hemen kasuen banaketa:

  • Eskortako hegaztiak à 592 kasu
  • Hegazti basatiak à 421 kasu
  • Hegazti gatibuak à 9 kasu

Hona hemen kasu gehien hauteman zituzten herrialdeak:

  • Frantzia: 442 agerraldi eskortako hegaztietan, gehienak Hegazti basatietan 6 kasu hauteman ziren.
  • Alemania: 207 agerraldi hegazti basatietan eta 50 kortako hegaztietan.
  • Danimarka: 63 hegazti basatietan eta 1 eskortako hegaztietan
  • Polonia: 37 eskortako hegaztietan eta 24 hegazti basatietan.

Hegazti-dentsitate handia duten lekuetan, hala nola Landetan, izandako eragina nabarmendu beharra dago: oso patogenoa den H5 hegazti-gripearen birusa etengabe agertzen denez hegazti basatietan eta ingurumenean, oraindik ere birusa hedatzeko arriskua dago eta horrek hilkortasun handia eragin dezake eraginpeko ahate-ustiategietan; ondorioz, ustiategi horietako hilkortasuna birusaren presentziaren adierazle ona izan daiteke. Hala ere, birus subklinikoen berri ere eman da hegaztiak ekoizteko sistema horretan.

Zaintzapeko guneetan birus hori eskortako hegaztietan hobeto eta lehenago hauteman ahal izateko, abeltzainei eskatu behar zaie ahateak egunero klinikoki ikuskatzeko eta hildako hegaztiak jasotzeko, laborategian azter ditzaten.

6 genotipo desberdin identifikatu ziren Europan eta Errusian; horrek iradokitzen du birus horiek hedatzeko eta mutatzeko gaitasun handia dutela.

Osasun publikoan eragindako kalteei dagokienez, Europan ez da hauteman potentzial zoonotikoa duten mutazioen finkatzerik. Hala ere, gizakietan konfirmatutako kasu hauek aipatu behar dira:

  • Errusiak 7 kasu jakinarazi ditu A(H5N8) HPAI birusa dela eta; guztiak hegazti-ustiategietan lan egiten duten langileak dira eta sintoma arinak izan dituzte edo ez dute sintomarik izan.
  • Txinak 5 kasu jakinarazi ditu oso patogenoa den H5N6 hegazti-gripea dela eta, eta 10 kasu oso patogenoa den H9N2 hegazti-gripea dela eta.

Gogorarazi beharra dago edozein gizaki hegazti-gripearekin kutsatzen bada nahitaezkoa dela 24 orduko epean horren berri ematea, Alerta eta Erantzun Goiztiarreko Sistemaren (EWRS) eta Nazioarteko Erregelamendu Sanitarioaren (RSI) jakinarazpen-sistemaren bitartez.

Edonola era, EFSAk uste du arriskua oso txikia dela biztanleria orokorrarentzat eta bidaiekin erlazionatuta inportatutako giza-kasuentzat. Lanbidearen bidez esposizioan dauden pertsonek ere arrisku txikia dute.