MAPAk txosten bat argitaratu berri du, eta, bertan, estatu mailan entzefalopatia espongiforme transmitigarrien egungo egoera aztertzen du.

BSEri dagokionez:

62.565 behi aztertu dira, eta horietatik % 98,31 hildako animaliak dira edo sakrifikatu egin dira, ez kontsumitzeko.

–  799 foku

–  1 animaliak BSE atipikoan positiboa eman du.

Ikarari (scrapie) dagokionez:

  • 816 animalia aztertu dira, eta pisu handiena duena behietan hautemandako azpipopulazio bera da: hildako animaliak edo premiaz hil direnak.
  • 20 foku; horietatik 13 andui atipikoak dira behien artean eta 7 klasikoak ahuntzen artean.
  • 288 animaliak positibo eman dute.

Estatu mailako egoera epidemiologikoari buruzko txosten horretatik honako ondorio hauek ateratzen dira:

  1. ESBaren kasuak etengabe murrizten ari dira. 2007an izan zuen beherakadarik handiena.
  2. Ikararen kasuen kopuruak ez du epidemiologia aldetik beherakada esanguratsurik adierazten.
  3. ESBa duten animalien batez besteko adinak gora egin duela ikusten da (6.4 urtetik 16.4 urtera).
  4. Hautemandako ESBaren andui atipikoen kasuek behera egin dute etengabe eta kasu horiek adineko animalietan hauteman dira: hautemandako kasuak ez dute zerikusirik elikadura-jatorriarekin (animalia-jatorriko irin-pentsuak).
  5. Aipatutako aldeko datuek adierazten dute animalien entzefalopatia espongiforme transmitigarriak zaindu eta kontrolatzeko osoko programa koordinatua ezarrita zenetik hartu diren kontrol-neurriak eraginkorrak direla, eta iradokitzen dute hautemandako ESB kasuen jatorria ez dela elikadura.  Bestalde, ikara genotipatzea da talde bateko animalia sentikorrenak hautemateko neurri eraginkorrena.

Hori dela eta, EFSAk gaiari buruz emandako ezagutza zientifiko berriei erantzuteko Europako Batzordeak legeak aldatzeko egindako ondoz ondoko egokitzapenen ondoren, OIEk aitortu du Espainiak, 2016az geroztik, BSEaren aurrean arrisku hutsaleko egoera duela, eta ordutik berritu egin da egoera hori.