Era-net ANIHWAren partzuergoak iragarri du animalien osasun- eta ongizate-arloan ikertzeko proiektuen hirugarren deialdi transnazionala abiaraziko dela.

2014ko azaroaren 17an ireki zen aurre-proposamenak aurkezteko epea eta 2015eko otsailaren 12an itxiko da. 16 herrialdetako 20 erakundek hartu dute parte finantzaketan, 10 milioi euroko aurrekontu osoarekin.

Hona hemen aukeratu diren gaiak (topics):

  1. Gaixotasunen kontrola eta zaintza. Nagusiki, honako alderdi hauek kontuan hartuta: zaintza aktiboa, gaixotasunen dinamikaren modelizazioa, bektoreen bidez transmititutako gaixotasunak, txertatzea eta basoko bizitzako gordailu gisa duten eginkizuna.
  2. Gaixotasunak animalien ekoizpenean. Nagusiki, honako alderdi hauek kontuan hartuta: infekzioen dinamika ganadu-ustiategietan eta mikrobio eta parasitoen aurkako tratamenduak.
  3. Animalien ongizatea. Nagusiki, honako alderdi hauek kontuan hartuta: datu-baseak eta erregistro automatikoko sistemak eta ikerketak esnetarako ganaduan, txerrietan, gizentzeko oilaskoetan, oilo erruleetan eta arrainetan.

Hona hemen hiru (3) gaietan sartutako animalia-espezieak: behiak, txerriak, eskortako hegaztiak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, arrainak, erleak eta beste espezie txiki batzuk; besteak beste, untxiak.

Informazio gehiago