Jardunaldia: larrialdiz hiltzeko prozedura hegazti-hazkuntzan 14/02/28
Abeltzaintza-ustiategietan hegaztiak premiaz hiltzeari buruzko prestakuntza-jardunaldia egingo da Gasteizen, 2014ko martxoaren 17an. Bertan, besteak beste, gai hauek jorratuko dira: protokoloak prestatzea, behar diren langileak, norberaren erantzukizuna edo hegaztiak hiltzeko aintzat hartu behar diren ongizatearen alderdiak.
Jardunaldia bereziki interesgarria da orain, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera 1099/2009 zenbakiko Araudia (EE), animaliak hiltzean babesteari buruzkoa, aplikatu behar delako. Izan ere, Araudiak ezartzen du osasuna dela eta, hustea egin behar izanez gero, agintari eskudunek jardun behar dutela tartean diren animalien ongizatea gordetzeko, gerora jarduketen berri eman behar diotela Europako Batzordeari eta jendaurrean jarri behar dutela.
Arau horri jarraikiz, osasun-hustea animaliak hiltzeko prozesua da, osasun publikoko, animalia-osasuneko, animalia-ongizateko edo ingurumeneko arrazoiak direla eta. Prozesu hori agintari eskudunak ikuskatuta egiten da.
Hortaz, agintari eskudunak gaiaren inguruko ezagutza eskuratu behar du, azkar jardun ahal izateko eta tartean diren animaliak babesteko, animalia-osasuneko arrazoiengatik osasun-hustea egin behar bada.
Jardunaldia HAZIk, Neikerrek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute, eta Arkauteko Nekazaritza Etxaldeko zalditegian egingo da goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean. Suediako Skara Unibertsitateko Lotta Berg doktorea arituko da bertan, ibilbide oparoa du eta. Ikastaroa ingelesez emango da, baina Ikerbasqueko ikerketa-irakasle eta hegazti-hazkuntzan aditu Inma Estévez doktoreak gaztelaniara itzuliko du aldi berean.
Jardunaldiko egitaraua
Izena ematea doakoa da