Kalitatezko ardi- eta ahuntz-esnea ekoizteko gakoak
Gaixo dauden animalien esneak elikadura intoxikazioak eragin ditzake. Horregatik, ezinbestekoa da gaizo dauden animaliak ez jeiztea eta beren esnea eraldatzera ez bidaltzea. Dena den, esne hau bidali baduzu, abisatu eraldatutako produktuak gainbegira ditzaten.
Zer gainbegiratu behar
dut kalitatezko
esnea ekoizteko?
- Animaliak osasuntsu eta ondo elikatuta daudela
- Instalazioak egoera onean daudela
- Jezteko ekipoaren garbiketa eta mantenua
- Higiene eta maneiu jardunbide egokiak
- Esnearen aldizkako analisiak eta jarduketak kontaketa altuak daudenean
Arazoak ekiditzeko, gomendagarria da esne-kalitate programei atxikitzea, gehienetan administrazio publikoak lagunduta.
Zer eskaintzen du
Esnearen Kalitate
Programa batek?
- Lursailean albaitarien bisitak izatea
- Artaldea osasuntsu dagoela gainbegiratzea
- Gaixotasunak prebenitzeko planak
- Jezteko ekipoen berrikuspena
- Maneiatzeko errutinetarako aholkularitza
- Ustiapenaren Higiene Planak
- Analisien jarraipena eta egiaztapena
- Arazoen aurrean jarduteko jarraibideak