Katalunian dermatosi nodular kutsakorra jakinarazi da
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) egiaztatu du Espainian dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) lehenengo bi fokuak detektatu direla, Gironako esne-behien ustiategietan.
DNKren lehenengo susmoa joan den urriaren 1ean izan zen, 123 txahalekoaurrerakoen hazkuntza-ustiategi batean, zeinetan 3 animaliak sukarra eta azaleko noduluak izan zituzten.
Generalitateko Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek (AZO) berehala geldiarazi zuten baserria erregelamenduaren arabera, eta laginak hartu eta Algeteko Albaitaritzako Laborategi Zentralera igorri zituzten aztertzeko. Laborategiak egiaztatu egin zuen 3 txahalek DNK zutela.
Urriaren 5ean egiaztatu zen bigarren ustiategi positiboak esnea ekoizteko 270 behi ditu, eta 20 km-ko babes-eremuaren barruan dago, honako irudi honetan ikusten den bezala:

Kaltetutako bi ustiategietan berehala hartu ziren arauzko kontrol-neurriak:
- Saneamendu-hustuketa etahildako animalien gorpuak kentzea.
- Kutsatuta egon zitezkeen produktuak kentzea.
- Mugatze-eremua ezartzea, hau da, 20 km-ko erradioko babes-eremu bat eta 50 km-ko erradioko zaintza-eremu bat ezartzea. Eremu horietan mugatu egin da behi-espezieko animalien eta haien produktuen mugimendua.
- Azterketa epidemiologikoa.Azterketaren ostean kaltetuta egon daitezkeen beste baserri batzuk identifikatu ahal izan dira.
Kataluniako osasun-arloko agintariek txertaketa-kanpaina bat abiaraziko dute asteazken honetan, urriak 8, Europako Batzordeak txertaketa-plana onetsi ostean. Plan hori Kataluniako Nekazaritza Sailak eta Ministerioak egin eta proposatzen dute elkarrekin. Helburua da ahalik eta abelburu gehien txertatzea 50 km-ko erradioan, hasierako fokuaren inguruan.
Estatuko bi kasu horiek adierazten dute EBn A kategoriako gaixotasun hori agertu dela; hortaz, ezinbestekoa da neurri egokiak hartzea errotik kentzeko.
Agintari eskudunek abeltzaintzako profesionalei eskatu diete aplikatu ditzatela biosegurtasun-neurriak ustiategietan eta animalien garraioan, eta agintari eskudunei jakinarazi diezaietela susmorik txikiena izanez gero.
Honako hau gogorarazten da:
- Gaixotasun hori sukarrarekin garatzen da poliki-poliki eta apurka-apurka, eta ohikoa izaten da azalean lesioak agertzea, hau da, nodulu eta hanturak agertzea.
- EZ da zoonosia, eta haragia eta esnea kontsumitzea ez da arriskutsua pertsonentzat, ez eta kutsatuta egonda ere.
Informazio gehiago, esteka honetan: