Komunikazio-estrategia, akainek transmititutako gaixotasunen inguruan – ECDC 2015
Presta zaitez akainen sasoirako! lemapean, ECDCk eguneratu egin ditu Europan akainen bidez transmititutako gaixotasunei buruzko komunikazio-materialak.
Eguneratze horrek baliabide hobetuak eta tresna berriak ematen ditu, osasun publikoko agintariei laguntzeko, komunikazio-ekimenak egin behar dituztenean, gaixotasunen transmisioa prebenitzeko programetan.
Akainek ez dute gaixotasunik eragiten, zuzenean, gizakien artean; baina, euren ziztaden bidez, patogenoak transmiti ditzakete, eta, ondorioz, gaixotasunak eragin.
Materiala egiteko aintzat hartu dira bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen zientzia-ezagutza eta Osasun Publikoko komunikazioan egindako aurrerapenak. Mezu gakoak zuzentzeko eta honako hauen artean gaixotasunak saihesteko diseinatu da: haurrak , eremu endemikoetara doazen bidaiariak, osasuneko profesionalak eta eremu endemikoetan bizi den jendea, oro har.
Materialak honako hauei buruzko informazioa biltzen du:
- Nola saihestu akainen ziztadak
- Nola ezagutu akainak atzeman daitezkeen habitatak.
- Nola ezagutu eta desagerrarazi akainak modu egokian.
- Nola ezagutu akainen bidez transmititutako gaixotasun nagusiak, eta nola tratatu.
- Akainen bidez transmititutako gaixotasunak saihesteko neurriak.
Berrikuntza gisa, materialak argazkien biblioteka bat biltzen du, hainbat akain-espezieren kalitate handiko irudiekin.
Material horiek erraz egoki daitezke beharrizan nazionaletara. Halaber, oinarria eman dezakete, komunikazio-kanpaina berriak abiarazteko.