Apirilaren 7an argitaratu dute DOUE L 94n Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/625 Araudia (EB), 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta jarduera ofizialei buruzkoa. Horren bidez, hainbat araudi eta zuzentarau aldaratzen dira.

Halaber, araudi berri horrek indargabetu egingo ditu 882/2004 eta 854/2004 araudiak (EE), 2019ko abenduaren 14tik aurrera.

Aurreko albisteetan aurreratu dugun bezala, honako hauek dira, besteak beste, araudi honetako berrikuntzak:

 

  • Hedatu egin da aurreko araudiaren aplikazio-eremua, estaldura handiagoa emateko Landareen Osasunari, animalien azpiproduktuei buruzko arauei eta iruzurraren aurreikuspenari.
  • Arau zehatzagoak ezarriko dira dagoeneko estalita dauden zenbait arlotan, besteak beste, Animalien Osasunaren eta Ongizatearen arloan.
  • Kontrolaren betekizunak egokitu ahal izango dira sektore bakoitzaren aplikazio-behar espezifikoen arabera.

Araudi berriaren edukiari buruzko informazio gehiago – ELikaren berria 2017/03/31