MAPAk duela gutxi argitaratu du txerri-ustiategietan txerri-izurri afrikarraren susmoa izanez gero jarduteko gidaren eguneraketa.

MAPAren Osasun, Higiene eta Trazabilitateko Zuzendariordetza Nagusiak dokumentu praktiko hori eguneratu du. Dokumentua baliagarria da albaitaritza-zerbitzu ofizialentzako landa-gida gisa; izan ere, zerbitzuok arduratzen dira ustiapenak bisitatzeaz baldin eta gaixotasun hori egoteko susmoa badago edo hala baieztatzen bada.

Hala ere, aintzat hartu behar da txerri-izurri afrikarraren aurka borrokatzeko Eragiketen Eskuliburu Praktikoa, modu xehatuan deskribatzen baititu hartu beharreko neurriak, baita erantzunaren parte diren beste neurri asko ere. Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek jarri behar dituzte martxan neurri horiek Espainian txerri-izurri afrikarraren fokuren bat dagoela uste badute edo hala baieztatzen bada.

Halaber, MAPAk berak txerri-izurri afrikarraren egoerari buruzko azken txostenean honako hau nabarmentzen du:

  • Azken urteotan aurreko urteetako joerari jarraitu dio, eta udan kasu-kopurua nabarmen igotzen da.
  • Gaixotasunaren hedapena basurdeen bidez, fokuak jakinarazi baitira ekialdeko Europan (Errumanian, Bulgarian, Hungarian, Polonian…).
  • Lehenengo aldiz baieztatu dira kasuak etxeko txerrietan Grezian, Alemanian eta Italian.

Egungo egoera epidemiologikoa, Europako Batzordearen ADIS azken txostenaren arabera, honako hau da 2022aren hasieratik.

  • Etxeko txerrietan 478 foku guztira, eta Italia da herrialderik nabarmenena hurbiltasunagatik:
  • Basurdeetan, 5.990 kasu hauteman dira: