Landa-hegaztien biosegurtasun-fitxak 17/12/27
Landa Hegaztien Europako Elkarteak (ERPA) biosegurtasun-fitxa batzuk egin ditu Europako landa-hegaztien hazleentzat:
- 1. fitxa – Ekoizpen Unitateen kudeaketa eta babesa
- 2. fitxa – Sarbideen kontrola eta “Osasun-hutsa”
Fitxa ulerterrazak dira eta hegaztien ustiategi batean errespetatu beharreko oinarrizko printzipioak gogorarazten dituzte:
- Hazkuntza-eremuak babestea eta esku-hartzaile guztiak kudeatzea.
- Ekoizpen-unitateak independenteki kudeatzea.
- Palmipedoak eta galinazeoak bereiztea.
- Osasun-sarbidea erabiltzea.
- Elikagaia, ura eta hegaztiak babestea hegazti basatiek hegazti-gripea izanez gero.
Hegaztiak hazten dituzten ustiategi guztiek biosegurtasuneko neurri zorrotzak aplikatu behar dituzte osasun-mehatxuetatik babesteko, hala nola hegazti-gripetik. Testuinguru horretan, ERPAk lan hori egin du 2017an.
Hasteko, estatu kideek biosegurtasunaren arloan zituzten araudiak alderatu ditu eta gero, biosegurtasuneko neurri homogeneoak zehaztu ditu Europako hegazti-hazle guztientzat.
Fitxa horiek lau hizkuntzatan eskura daitezke: ingelesa, frantsesa, gaztelania eta italiera (ERPAren web orria).