Ekoizpena kontrolatzea eta etiketa-arauak behar bezala ezartzea giltzarri dira kontsumitzaileek askatasunez erabaki ahal izateko.

Alde horretatik, joan den martxoaren 18an AviAlter-ek (Hegazti Hazkuntza Alternatiboaren Elkarte Profesionala) Batzar Orokorra egin zuen Zaragozan, FIGAN 2015en barnean. Jarraian, jardunaldi tekniko bat egin zuen "Arrautza alternatiboaren trazabilitaterako bermea eta kontrola" gaiaren inguruan, eta han, hiru profesional aditu ezagunek beren lanak aurkeztu zituzten. Jesús Salasek (MAGRAMA) "Arrautza behar bezala ziurtatzeko bermeak eta kontrolak" gaiaren inguruan hitz egin zuen, Ricardo Ceperok (Albaitaritza Fakultatea, Zaragozako Unibertsitatea) "Hazkuntza-sistema hautemateko metodoak" lana aurkeztu zuen, eta Agnès Laszczyk-ek (All Labels, kontsultore independentea eta kalitate bereziko zigiluetan aditua) "Landako Arrautzak goi-mailako kalitate-ziurtagiriaren zigilua lortzeko baldintzak" lana aurkeztu zuen.

Ricardo Cepero doktorearen lana nabarmendu nahi dugu; izan ere, erakutsi zigun nola identifikatu hazkuntza-sistema arrautzen oskoletan izaten diren markak argi ultramoreen bitartez behatuta. Lan zabalago eta osoago baten atariko emaitzak erakutsi zizkigun, baina nahiko izan ziren metodoaren baliozkotasuna eta fidagarritasuna egiaztatzeko.

Artikulu osoa