Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) duela gutxi aurkeztu du 2022‑2024 ANTIBIOTIKOEKIKO ERRESISTENTZIAREN AURKAKO PLAN NAZIONALA (PRAN).

PRANa 2014an sortu zen eta xede du antibiotikoekiko erresistentzia izateko eta barreiatzeko arriskua murriztea eta, ondorioz, arazo horrek gizakien eta animalien osasunean duen eragina murriztea. Horri esker, gaur egun eskura ditugun antibiotikoen eraginkortasuna modu jasangarrian mantentzen da.

Gaur egungo lorpenetako bat antibiotikoen kontsumoa nabari murriztea izan da:

  • % 32,4 gizakien osasunaren arloan
  • % 57 animalien osasunaren arloan

PRANa sei ildo estrategikoen inguruan eratzen da: zaintza, kontrola, prebentzioa, ikerketa, prestakuntza eta komunikazioa. Hori guztia “One-Health” ikuspegitik, gizakien eta animalien osasuna eta ingurumena barne, eta plan horretan dagozkien agintariek parte hartzen dute.

Animalien osasunari dagokionez, azpimarratu dute garrantzitsua dela arlotik hurbilago egotea eta sektoreen arteko harremana indartzea, lantalde desberdinen antolaketa berriari esker.

Gizakien osasunaren arloan, berriz, mikrobioen aurkako erresistentzia (RAM) zaintzeko sistemak bermatu behar dira, eta, horretarako, osasun publikoko araudian bildu eta osasun publikoko sistemetan zehar garatu behar dira.

Halaber, ingurumenak erresistentziak produzitu eta transferitzean duen zeregina ezagutzeko bidean  sakontzen jarraituko dute, eta sektore berriak kontzientziatzeko ahaleginak areagotuko dituzte.