Frantziak mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren foku bat jakinarazi zuen martxoaren 18an. Espainiarekin muga egiten duen Ariège departamenduan detektatu zuten.

177 behi-buru dituen ustiategi batean aurkitu zen, eta horietako batek PCR erreakzioan positiboa eman zuen esportaziorako kontrol batean, aurretik inolako sintoma klinikorik izan gabe.

2015eko irailaren 11n, ANSESeko erreferentziazko laborategi nazionalak baieztatu egin zuen mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren lehenengo fokua; harrezkero, 223 foku detektatu dira Frantzian.
Hortaz, Frantziak 150 km handitu du fokuaren inguruko murrizte-eremua.

Espainiako egoera

Joan den urtarrilean, prebentzio-txertaketaren eremua ezarri zen Espainian, Frantzian kaltetutako departamenduarekin mugan dauden eskualdeetan.

Frantzian, 2015eko udazkenean asko hedatu zen gaixotasuna, eta, horren ondorioz, 8 serotipoaren kontrako prebentzio-txertaketaren eremua ezarri zen, Frantziarekin mugatik 100 km-ko inguruan, mugakide diren autonomia-erkidegoek eta MAGRAMAk hala erabakita.

Prebentzioko txertaketa hori otsailaren 2ko AAA/107/2016 Aginduaren bidez ezarri zen. Txertaketa normal-normal gauzatzen ari da, eta ziur asko hurrengo hilabeteetan amaituko da.

Informazio gehiago:

Albaitaritzako Osasun Alerten Sarearen (RASVE) albistea, MAGRAMA, 2016/03/21
ELIKAren albistea: txertaketa – ELIKA, 2016/02/09
Mingain urdin gaixotasunaren inguruko galderak eta erantzunak – Frantziako Nekazaritza Ministerioa (alim´agri), 2016/03/21
2016ko otsailaren 25eko Dekretua. Horren bidez aldarazi egiten da 2011ko uztailaren 22ko Agindua, Frantziako metropoli-eremuan mingain urdinaren gaixotasunari aurre egiteko neurri tekniko eta administratiboak ezartzen dituena.
Mingain urdinaren gaixotasunari buruzko informazioa Europan – EB, 2016/03/14