MAPAk tresna berri bat sortu du abeltzainei erraztasunak emateko antibiotikoen erabileraren autokontrolaren esparruan, Albaitaritzarako Antibiotikoen Errezeten Kontrolerako Sistema Informatikoaren (PRESVET) barruan.

PRESVETen bidez, albaitaritzarako antibiotikoen errezeten informazioa zentralizatzen da estatu mailan, abeltzaintza-ustiategietako antibiotikoen kontsumoa monitorizatzeko.

Orain arte, albaitari profesionalek sarbidea zuten, albaitaritzarako errezetei buruzko informazioa bertan iraultzeko. Hemendik aurrera, REGAn izena emanda dauden titularrek ere abeltzaintza-ustiategietako antibiotikoen kontsumoari buruzko hiru hilez behingo txostenak kontsultatu ahal izango dituzte; gainera, estatu mailan alderaketak egin ahal izango dituzte, espezie eta sailkapen zooteknikoaren arabera.

Halaber, albaitari profesional bati edo batzuei eman ahal izango diete sartzeko baimena, txostenak ikusteko, eta, horrela, aholkularitza errazteko.

Elikagaiak ekoizteko animalietan erabiltzen diren antibiotikoen autokontrolerako tresnak garatzean, indartu egiten dira MAEri aurre egiteko programak.

Abeltzainaren modulua eskuragarri dago jada PRESVETen. Sisteman erregistratzeko, ziurtagiri elektronikoa erabili ahal izango da, edo erabiltzailea eta pasahitza, REGA titularraren NANaren bitartez identifikatuta.