Agindu berria: hegazti-gripeari aurre egiteko neurri espezifikoak
MAPAk ministerioaren agindu bat argitaratu berri du (APA/19/2021) gaixotasun horri aurre egiteko neurri espezifikoak ezartzeko.
Hegazti-gripearen Europako egungo egoera epidemiologikoak agerian utzi du birusa hainbat herrialdetatik zirkulatzen ari dela uretako hegazti basatien bidez, iparraldeko hemisferiotik hegoaldeko hemisferiora egiten duten migrazio-ibilbidean zehar.
Helburu nagusia biosegurtasuna indartzea da, eta ez bakarrik arrisku bereziko eremuetan, baita zaintza bereziko lekuetan ere.
Erkidego-mailan, biosegurtasun-neurri murriztaileagoak ezartzeko aukera baloratzen ari da, agintaritza eskudunak bidezkotzat jotzen badu. Nolanahi ere, erabaki hori birusa gure eskualdean sartzeko eta zirkulatzeko arriskuaren analisi batean oinarrituko da, egoera epidemiologikoaren ondorioz hori egitea beharrezkotzat jotzen denean.
Udalerriak eta hezeguneak, aginduak bere eranskinetan jasotzen dituenak, ez dira aldatu aurreko agindutik; Araban daude, eta hauek dira:
- Arratzua-Ubarrundia
- Barrundia
- Elburgo/Burgelu
- Legutio
- Zigoitia
- Salburuko hezegunea
- Zadorrako urtegia
- Santa Engrazia urtegia