MAPAk joan den abenduaren 21ean argitaratu zuen PA/1251/2020 Agindu berria, zeinaren bidez mihi urdinaren gaitzetik babesteko neurri espezifiko berriak ezartzen dituen. 

Aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan, Aragoin eta Nafarroan 8 serotipoaren zirkulazioa detektatu ondorengo egoera epidemiologiko berria eta horren ondorioz ezarritako kontrol-neurriakMAPAk honako ezarri du agindu berri honetan: 

  • 1, 4, eta 8 serotipoen aurrean, eremu mugatuak eta eremu horietan derrigorrezko txertaketa ezartzea: serotipoaren aurrean, eremu mugatu berria eta derrigorrezko txertaketa ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan, Aragoin eta Nafarroan. 
  • Borondatezko txertaketa ezarriko da arrisku handikotzat jotzen diren gaixotasunik gabeko eremuetan. Eremu horiek aldatu egin ahalko dira kokapen geografikoaren, faktore ekologiko eta meteorologikoen, eta bektorearen presentziaren eta banaketaren arabera. 
  • 2021eko martxoaren 31ra arteko aldi baterako epea, mugaketa-eremu berrietan animaliak mugitzeko, immunizaziorako behar adina denbora emate aldera.
  • Txertaketa albaitari baimenduek egingo dute, eta agintari eskudunek kontrolak ezarriko dituzte, kanpaina behar bezala gauzatzen dela ziurtatzeko.