EBk duela gutxi argitaratu du 2021/450 (EB) Betearazpen Erabakia eta, horren bidez, Europan HGren auka borrokatzeko muga geografiko berriak ezarri ditu.

Batzordeak Txekiak, Danimarkak, Alemaniak, Frantziak, Poloniak eta Suediak hartutako neurriak aztertu ditu, 2020an eta 2021ean eskortako hegaztietan eta gatibu zeuden beste hegazti batzuetan izandako agerraldien ondorioz.

EBko merkataritza ez nahasteko eta hirugarren herrialdeek merkataritzan justifikatu gabeko oztopoak ez jartzeko, beharrezkoa izan da, eragindako herrialdeekin batera, 2005/94/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez adostutako babes- eta zaintza-gune berriak ezartzea.

Hori horrela, erabaki berri honetan 2020/1809 (EB) Betearazpen Erabakiaren eranskinaren aldaketa islatzen da. Bertan, herrialde horietako 2005/94/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez herrialde horietako arduradunek behar bezala ezarritako babes- eta zaintza-gune berriak eta horietan aplikatu beharreko murrizketen iraupena jasotzen dira.