EFSAk duela gutxi EBko esnetarako behien ongizateari buruzko zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta erkidegoaren legean egiten ari diren berrikuspena babestuko du.

Europako Batzordeak EFSAri agindutako azterlanak hainbat eremu espezifiko jorratu zituen, eta honako hauek izan ziren aurkikuntzak:

  • Ostatatze-sistemak: etzalekuetan ukuiluratzeko sistemak dira hedatuenak EBn. Jarraian ohe irekiko sistemak eta ukuiluak daude. Hortaz, azken hamarkadan larreetarako sarbideak behera egin du. Ongizate-maila oso aldakorra da; hala ere, ukuiluetan etengabe dauden behien kasuan ongizateak behera egiten duela agerikoa da, eta hori faktore hauekin lotuta dago: mugitzen ez diren denbora, ukuiluak animalien beharretara egokitzea eta elikaduraren kalitatea.
  • Ongizaterako ondorioak
    • Lokomozio-nahasmenduak. Ostatatze-sistemen artean, herrena da ongizateari lotutako arazo nagusietako bat.
    • Mastitisa. Ukuiluratze-sistemen artean ez zen alderik aurkitu mastitisaren intzidentziari lotuta.
    • Mugitzeko eta atseden hartzeko arazoak: Ostatatze-sistemak murrizpen txikienetik handienera sailkatu ziren: urte osoan etzalekuetan mugitu gabe egotea, ohe irekien sistemak eta, azkenik, larreak. Horiek dira mugimendua gutxien murrizten dutenak. Honako gomendio hauek identifikatu ziren:
      • Esnetarako behiak ez dira etengabe lotzeko ukuiluetan egon behar, murrizketa jarraitua eta gogorra baita.
      • Ondo kudeatutako larreetarako sarbidea izan behar dute.
      • Barruan gutxienez behi bakoitzeko 9 m2-ko azalera osoa izan behar dute, atseden hartzeko eremua barne. Gutxieneko zabalera eta luzera gomendatzeaz gain, etzalekuen beste ezaugarri batzuk jasotzen dira.
      • Portaera erosoa: Etzalekuetan ukuiluratzean behiaren higienea eta garbiketa egokiagoa da, lotzeko ukuiluekin eta ohe irekiko sistemarekin alderatuta. Lotuta daudenean, ezin dute euren burua garbitu.
      • Nahasmendu metabolikoak: Ostatatze motak elikadura-praktiketan eragina izan dezake, eta hori arrisku-faktore bat izan daiteke nahasmendu metabolikoen kasuan. Ukuiluratze-sistemen artean zen alderik aurkitu nahasmendu metabolikoaren intzidentziari lotuta.
  • Ustiategien ezaugarriak: Ustiategiko ongizate-maila sailkatzeko erabil daitezkeen 5 ezaugarri ezarri ziren. Ustiategiko ezaugarri horietako bat edo gehiago badaude, ustiategi horretako behien ongizatearen ebaluazioa egitea gomendatzen da. Honako hauek dira ezaugarriak, garrantziaren arabera sailkatuta:
    • Behi bat baino gehiago etzaleku bakoitzean.
    • Behientzako guztizko espazio mugatua: < 7 m²/behi.
    • Etzalekuen tamaina desegokia behien tamainarako.
    • Urteko hilkortasun handia ustiategian (hau da, % 8tik gorakoa, premiazko hilketa barne).
    • Larreetarako sarbidea urtean 2 hilabete baino gutxiago.

GOMENDIOAK:

  1. Esnetarako behiak ez dira egon behar etengabe ukuiluratuta. Ukuiluratuz gero, atseden hartzeko edo udako larreetarako sarbidea izan beharko dute.
  2. Etzalekuak dituzten ukuiluen kasuan, behi bakoitzeko etzaleku bana jarri beharko da. Behin bakoitzarentzako gutxieneko azalera osoa 9 m2/behi izango da.
  3. Ondo maneiatutako, drainatutako eta itzaleztatutako larreetarako sarbidea izan beharko dute; izan ere, behiek libre ibiltzeko, jarreraz erraz aldatzeko eta eroso etzateko aukera izan beharko dute.
  4. Atseden hartzeko eremuak lehorrak, bigunak eta deformagarriak izango dira.
  5. Ukuiluratze libreko sistema guztietan behiek euren burua garbitzeko eskuilak jarriko dira.