Antimikrobianoen kontsumoari buruzko txosten berria
Osasun Ministerioak, AEMPSrekin batera, abeltzaintzako antimikrobianoen salmentari eta erabilerari buruzko txosten bat argitaratu du, 2023ko datuekin.
Txostenak 2023. urtean zehar estatu-mailan animaliekin erabilitako antimikrobianoei buruzko informazio xehea ematen du, eta EBko albaitaritzarako antimikrobianoen salmentaren eta erabileraren (ESUAvet) proiektuan sartzen da, bat etorriz Albaitaritzako Medikamentuei buruzko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/6 (EE) Erregelamenduarekin.
Txostenak hainbat parametro aintzat hartuz aztertzen ditu erabilerak. Ondorengo grafikoan animalia-espeziearen araberako antimikrobianoen erabilera adierazten da, beheranzko ordenan; untxiak, txerriak, arrainak eta indioilarrak dira antimikrobiano gehien kontsumitzen dituztenak.

*Medikamentu antimikrobianoen erabilera animalia-espeziearen arabera 2023an
Ondorengo grafikoan kontsumoak adierazten dira, Antimikrobianoei buruzko Batzordearen Ad Hoc Adituen Taldean (AMEG) duten sailkapenaren arabera:

*Medikamentu antimikrobianoen erabilera AMEG sailkapenaren arabera 2023an
Ikus daiteke erabilitako antimikrobiano gehienak C eta D kategoriatakoak direla, zeinak animalietan erabiltzeko egokien gisa hartzen diren, eta horrek adierazten du oro har kontuz erabiltzen direla, Europako gomendioekin bat.
Aurkeztutako datuek erreferentzia gisa balio dute denboran zehar antimikriobianoak erabiltzeko moduaren joerak ebaluatzeko; hala, estatuko politikak nahiz Europar Batasunarenak (EB) osatu ahal izango dira, antimikrobioen aurkako erresistentziari (AME) aurre egin ahal izateko.
AMEari buruzko informazio gehiago eskuragarri dago hemen: