MAPAk duela gutxi argitaratu du oilo erruleetan salmonellaren hainbat serotipo kontrolatzeko programa nazionala 2021. urterako. Programa hori Animalien Osasun eta Higiene eta Trazabilitate Zuzendaritza Nagusiak egin du.

Programa hone xedeak dira:

  1. ohikoenak diren Salmonellaren 2 serotipo zoonotikoen presentzia kontrolatzea: S. enteritidis, S. typhimurium (Salmonella typhimuriumen anduia monofasikoak barne) oilo errule helduetan, baldin eta horien arrautzak giza kontsumorako merkaturatzen badira.
  2. bestetik, % 2ra edo gutxiagora murriztea oilo errule helduen talde positiboen multzoa.

Programa hori oilo erruleen ustiategi guztietan aplikatuko da, heldu zein aurrerakoen hazkuntzakoetan, autokontsumorako arrautzak ekoizten dituztenetan izan ezik. Programa aplikatuko den ustiategi horiek agintari eskudunek baimenduta eta erregistratuta egongo dira. Azken kontsumitzaileentzako lehen mailako produktuen kopuru txikiak zuzenean hornitzen dituzten ustiategietan edo txikizkako salmenta-establezimenduetan, urteko autokontrol bat egingo da gutxienez, une horretan ustiategian dauden taldeetan.

Xede hori lortzeko, programan bete beharreko hainbat betekizun ezartzen dira, besteak beste, biosegurtasun-neurriak betetzen direla egiaztatzeko protokoloa:

  • sarbideen kontrola
  • uraren kalitatearen kontrola
  • garbiketa eta desinfekzioaren kontrola
  • izurrien kontrola

Ustiategien titularrak arduratuko dira autokontrolak egiteaz (laginak hartzea barne), eta autonomia erkidegoetako agintari eskudunek egingo dituzte osasun publikorako garrantzitsuak diren salmonellosien kontrola eta zaintza bermatzeko beharrezkoak diren jarduketak.