Europako Batzordeak 2021/1176 (EB) Erregelamendua argitaratu du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 99/2001 (EE) Erregelamenduaren zenbait eranskin aldatzen dituena entzefalopatia espongiforme transmitigarriei dagokienez.

Abuztuaren 8an indarrean jarriko den erregelamendu horren berritasun nagusiak honako hauek dira:

 

  • Ahuntz-azienden entzefalopatia espongiforme transmitigarri positiboen kasuak genotipatzeko beharra ezartzen du.
  • Erresuma Batuarekin zerikusia duen hausnarkari txikien adina zehazteko aukera bat indargabetzen du.
  • Dardara atipikoa izanez gero, indargabetu egiten ditu zaintza intentsiboko betebeharrak.
  • Zehaztu gabeko arriskua duen herrialde bateko behi-, ardi- eta ahuntz-azienden produktu eratorrien inportazio-baldintzak bateratzen ditu, behien entzefalopatia espongiformeko arrisku kontrolatua duen herrialde batetik EBra inportatzen diren kasuetarako.

 

Neurri horiek erlaxatu egiten dituzte 2001etik indarrean dauden entzefalopatia espongiforme transmitigarrien kontrolak, eta entzefalopatia espongiforme transmitigarriak prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko programaren emaitza onen ondorio dira.