Joan den maiatzaren 17an, indarrean sartu zen burtzoratze-metodo berri bat baimentzen duen Europako araudia; zehazki, gizentzeko oilaskoetan aplikatutako presio atmosferiko txikianoinarritutako metodoa da.
Europako 1099/2009 EE Araudiak arautzen ditu animaliek hilketan izaten duten ongizatea eta baimendutako burtzoratze-metodoak. Haren I. eranskinak burtzoratze-metodo baimenduak xedatzen ditu, eta eranskin hori aldatu egin da metodo berri hau sartzeko.

Metodo hau hala hilketa komertzialetarako nola hustuketa sanitarioetarako onartzen da, eta ezaugarrihauek ditu:

  • Deskribapena: animalia kontzienteei deskonpresio graduala aplikatzea, arnas daitekeen oxigenoa % 5etik behera murriztuz.
  • Erabilera-baldintzak: bizirik gehienez 4 kilo pisatzen duten gizentzeko oilaskoak; hilketa, hustuketa sanitarioa eta beste egoera batzuk.
  • Oinarrizko parametroak: deskonpresio tasa, esposizioaren iraupena, giro-tenperatura eta hezetasuna.

723/2018 CE Araudi berria