Plagizidak eta erleak: EFSAk erleen heriotza-tasari buruzko froga zientifikoak berrikusi ditu
EFSAk erleen heriotza-tasari buruzko ebidentzia zientifikoaren analisi sakona egin du, plagizidek erleentzat dituzten arriskuak ebaluatzeko gidaren berrikuspenaren baitan.
2019ko martxoan, Europako Batzordeak EFSAri agindu zion produktu fitosanitarioek erleentzat dituzten arriskuen ebaluazioari buruzko gida berrikusteko. Joan den uztailaren 28an argitaratutako txostena erleen heriotza-tasaren inguruan inoiz egindako ebidentzia-bilduma handienaren berrikuspenean oinarritzen da, eta hiru erle-taldeak jorratzen ditu: erle meliferoak, erlastarrak eta erle bakartiak.
Txostenaren helburua da egungo ezagutza indartzea aurretik erabilitakoa baino ikuspuntu sistematikoago baten bidez, baita analisiaren irismena zabaltzea ere erle biltzaileen heriotza-tasatik harago.
Informazio-iturri nagusia, ebidentzia osoaren berrikuspen sistematikoaz gain, EBko hainbat herrialdeetako erlezainei egindako inkesta bat izan zen.
Kontsulta eta tailerren ondoren, non Europako Batzordeko eta estatu kideetako arrisku-kudeatzaileek parte hartu zuten, EFSAren lantaldeak lau ikuspuntu proposatu zituen gidaren berrikuspenaren helburuak definitzeko.
Orain, arrisku-kudeatzaileek erabakiko dute zein ikuspuntu erabili behar duen EFSAk; hau da, zehaztu behar da zer babestu behar den eta zein neurritan. Haiei laguntzeko, dokumentuak metodo zientifikoa jasotzen du, baita ikuspuntu bakoitzarekin lotutako abantaila eta mugak ere.