Duela gutxi, AEMPSek informazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu albaitaritzako sendagaiak banatzeko, preskribatzeko eta emateko araudi nazionalaren aplikazioari buruz sortzen diren galdera ohikoenak, baita horien erantzunak ere.

Zenbait gai berri lantzen dituen araudien argitalpena dela eta, kontsulta ugari egin dira: albaitaritzako preskripziorik behar ez duten albaitaritzako sendagaien urrutiko salmenta, ekoizpen-animaliei agindutako antibiotikoen albaitaritzako preskripzioen jakinarazpena… Kontsulta horiei unean-unean erantzun zaie, interpretazio-noten bidez.

Horrez gain, albaitaritzako sendagaiei buruzko 2022ko urtarrilaren 28ko 2019/6(EB) Erregelamenduaren aplikazioak zalantza asko sortu ditu albaitari profesionalen artean, araudiaren interpretazioari dagokionez.

Hori guztia ikusita, AEMPSek dokumentu hau egin du, araudi-xedapen berriak aplikatzean sortu diren eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko asmoz.

Horrenbestez, dokumentu bizia izango da, eta Erregelamenduaren eraginpean dauden sektoreek planteatutako zalantzei emandako erantzunekin elikatzen joango da. Zalantza horiek guztiak albaitaritzako sendagaiak banatzeari, preskribatzeari eta emateari buruzko RASVE taldean eztabaidatu eta adostuko dira.