Europako legeriak jarduera ekonomiko baten ondorioz animaliak garraiatzean bete beharreko animalien ongizateko betekizunak ezartzen ditu.

Legeria horrek ezartzen ditu, esate baterako, ibilgailuek eta garraiolariek bete beharreko baldintzak, dentsitate-betebeharrak, bidaiaren iraupena, beharrezko dokumentazioa eta abar.

Betekizun horien guztien berri erraz jakin ahal izateko, ELIKAk, Eusko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin eta Euskadiko sektoreko eragileekin lankidetzan, informazio hori guztia emango dizun material grafiko hau sortu du. Ibil ezazu gurekin!