Salmonelosia da Europar Batasunean (EB) elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunetan bigarrena. Lehenengoa campilobakteriosia da. 2017an, estatu kideek gizakietan 91.662 salmonelosi-kasu jakinarazi zituzten.

Hainbat urtetan kopuruak behera egin bazuen ere, azken bost urteotan mantendu egin da salmonelosi kasuen kopurua. 2017an kopuruak zertxobait behera egin bazuen ere (94.425 kasuetatik 91.662 kasuetara), 2008an hasi zen beherazko joera geratu egin da. Datu horiek eta beste batzuk txosten honetan azter daitezke:

Hain zuzen ere gelditze hori dela eta, EFSAK zientzia-iritzi bat argitaratu du. Horren arabera, abeletxeetan oilo erruleetan Salmonellarako helburu zorrotzagoak jartzeak gizakien artean jatorri hori duten kasuak murrizten lagunduko luke. Honako hauek dira helburu horietako batzuk:

  • Gaur egun, EBko herrialdeek % 2ra murriztu behar dute zenbait Salmonella-motak kutsatutako oilo erruleen kopurua. EFSAk uste du xede hori % 1era murriztuz gero, gizakietan % 50era murriztuko liratekeela salmonelosien-kasuak.
  • Oilo ugaltzaileei dagokienez, gaur egun % 1eko xedea dago ezarrita giza osasunerako garrantzitsuak diren bost Salmonella motatarako (Salmonella enteritidis, Salmonella typhimurium, Salmonella infantis, Salmonella virchow eta Salmonella hadar). EFSAk gomendatzen du xedea mantentzea hiru motatarako (Salmonella enteritidis, Salmonella typhimurium eta Salmonella infantis) eta beste biak (Salmonella virchow eta Salmonella hadar) ordeztea gaur egun giza osasunerako garrantzitsuagoak diren beste mota batzuekin.
  • Ostatu-sistemei dagokienez, ondorioztatzen da Salmonellaren presentzia txikiagoa dela ostatu-sistema alternatiboetan hazitako oiloetan kaiola-sistemetan hazten direnetan baino. Hala ere, arrazoiak ezin dira erabat azaldu, ez baitago zientzia-ebidentziarik.

% 1era murriztuz Salmonella
% 50bat gutxituko litzateke gizakietan

Sistema alternatiboetan
presentzia
txikiagoa da