2022ko irailaren 22an Granadako udalerri bateko ardien ustiategi batean ardi- eta ahuntz-baztanga (AAB) berriz erregistratu zen, eta agerraldi horretaz geroztik AAB kasu berriak baieztatu dira.

Abeltzaintzako gaixotasun hori agertzeak inpaktu sanitario larria eragin du Gaztela-Mantxako ardi-ustiategietan, eta, ondorioz, eragin ekonomiko handia.

Agintari eskudunak berehala ari dira arauzko kontrol-neurriak hartzen, besteak beste, animaliak hiltzea, gorpuak desagerraraztea eta ustiategia ofizialki garbitzea eta desinfektatzea. Era berean, biosegurtasuneko eta zaintzako neurriak indartu dira inguruko ardi- eta ahuntz-azienden ustiategietan, eta animalien eta produktuen mugimendua murrizteko neurriak aplikatu dira. Azkenik, dagokion ikerketa epidemiologikoa egiten ari dira infekzioaren jatorria identifikatzeko, baita izan daitezkeen arrisku-kontaktuak identifikatzeko ere.

Horri guztiari esker, 2023/05/18an honako kasu hauek baieztatu ahal izan dira:

Elikaren webgunean argitaratu dugunaren arabera, albaitaritza zerbitzu ofizialek Batzordearen 2020/687 (EB) Erregelamendu Eskuordetuan jasotako kontrol-neurriak ezarri dituzte. Erregelamendu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/429 (EB) Erregelamendua osatzen du, zerrendako gaixotasun jakin batzuen prebentzioari eta kontrolari buruzko arauei dagokienez. Neurri horien artean, honako hauek daude:

  • Ustiategia hustea, saneatzeko: animaliak hiltzea, gorpuak kentzea eta ustiategia garbitu eta desinfektatzea.
  • Babes-eremu eta zaintza-eremu bana ezartzea:
    • Aipatutako eremuak 7 eta 25 kilometrora zabaltzea, hurrenez hurren.
    • Biosegurtasun-neurriak eta zaintza areagotzea bi eremu horietan kokatutako ardi- eta ahuntz-ustiategietan.
    • Mugatze Gehigarriko Eremua (ZRA) ezartzea honako autonomia-erkidego hauen gainerako lurraldean: Albacete, Ciudad Real eta Toledo. Lurralde horretatik ardiak eta ahuntzak Estatuko gainerako lurraldeetara mugitu daitezke, betiere berehala hiltegian hilko badira.
  • Animalien eta produktuen mugimendua mugatzea.
  • Ikerketa epidemiologikoa egitea, fokuaren jatorria zein den jakiteko. Azken fokuen kasuan, ustiategia mugatutako eremu batean dagoenez, azken bi hilabeteetan ez da animaliarik sartu, eta irten direnak mugatutako eremu bereko hiltegietara irten dira.

Prebentzio gisa, Elikak, euskal agintaritza eskudunekin batera, informazio-triptiko bat egin du. Triptikoa joan den otsailaren 10ean argitaratu genuen webgune honetan, Euskadiko abeltzaintza-sektoreari gaixotasun hori agertu dela jakinarazteko, erne egon dadin eta gaixotasunarekin bateragarria den edozein zeinu kliniko edo sintomatologia zaindu ahal dezan, balizko foku bat modu goiztiarrean detektatu ahal izateko.

Osasun-agintariek gogorarazi dute:

Ardi- eta ahuntz-baztanga ez da zoonosia, eta haragia eta esnea kontsumitzea ez da arriskutsua pertsonentzat, ezta animaliak kutsatuta egonda ere.

Funtsezkoa da biosegurtasun-neurriak aplikatzea ardi- eta ahuntz-ustiategietan eta animalien garraioan, baita, edozein susmo izanez gero, agintari eskudunei jakinaraztea ere.