• Trikinelosia oso gaixotasun arraroa baina larria da Europar Batasunean (EB).
  • 2017an, 168 kasu egiaztatu ziren.
  • Bulgarian, Kroazian eta Errumanian gertatu ziren baieztatutako kasuen % 73,8.
  • Kontrolatu gabeko baldintzetan hazitako eta gutxi kozinatutako txerri‑haragi eta ehiztatutako basurde-haragia kontsumitzean harrapa daiteke gaixotasuna. Basurde‑haragia da arriskutsuena gizakientzat.

2017ko txosteneko datuak

2017an, jakinarazpenen kopuruak % 50 egin du gora 2016ko kopuruarekin erkatuz gero. Hala ere, igoera hori Bulgarian, Errumanian eta Kroazian jakinarazitako kasuen kopuruaren gorakadaren ondorio da, aurreko urteetan oso kopuru gutxi jakinarazi baitzituzten.

Igoera hori gorabehera, 2012az geroztik joera beheranzkoa izan da.

Europako legediak (1375/2015 Legedia) eskatzen du Trichinella aztertzeko hildako txerri, basurde, basa-animalia, zaldi eta kontrolatu gabeko animalia-hazkuntzako beste kasu batzuetan. Ez da arau honetan sartzen autokontsumorako txerriak hiltzea, estatu kide bakoitzak arautzen baitu.

2017an, sei estatu kidek Trichinella kasuak jakinarazi dituzte, Bulgarian, Polonian, Kroazian, Errumanian eta Espainian taldekatutako txerri kutsatuetan.

Urtarrilean eta otsailean eman ohi dira kasu gehien, Gabonekin eta basurde-ehizaldiarekin bat etorriz.

Etxeko txerrietan egindako azterlanek adierazten dute aldez aurreko kontaktua (zuzena edo zeharkakoa) egon dela nematodo horren gordailu diren basa-animaliekin.

Hedapen-ereduen arabera, T. espiralis espeziea ez da hain ohikoa Europako iparraldean eta T. britovi espezieak kontzentrazio handiagoa izaten du Europako ekialdean.

1375/2015 Legedia

Informazio interesgarria

ECDCk beste gaixotasun batzuen zaintzari buruzko 2017ko urteko txostenak ere argitaratu ditu 2019an, besteak beste:

 

Beste txosten batzuk