AESANek triptiko bat argitaratu du trikinosiari eta ehizakietan trikinaren analisi egokia egitearen garrantziari buruz.

Trikinosia Trichinella generoak eragindako parasito-gaixotasuna da, eta gizakiari eta zenbait ugaztuni eragiten die, hala nola basurde eta txerriei.  Aspalditik ezagutzen eta kontrolatzen bada ere, funtsezkoa da basurde eta txerrien haragi eta haragi-produktuetan proba hori egitea, baldin eta gordinik edo ondo kozinatu gabe kontsumituko badira; izan ere, horiek dira gaixotasunaren infekzio-iturri nagusiak.

Triptikoaren helburu nagusia da kontsumitzaileei –alegia, ehiztariei eta haien senide eta lagunei– ulertaraztea arriskutsua izan daitekeela elikagai horiek beren kabuz kontsumitzea, proba egokirik egin gabe.

Horrenbestez, gogorarazten dugu derrigorrezkoa dela giza kontsumorako txerri eta basurde guztiei analisia egitea, prebentzio-neurri gisa, parasitorik ez dutela egiaztatzeko.