EFSAk, duela gutxi, aditu talde batek egindako txosten bat kaleratu du. Zehazki, hau eskatu zitzaien aditu horiei:

  1. Azter zezatela zenbateko arriskua dagoen mikrobioen aurkako erresistentzia garatzeko abeletxeetan txekorrak antibiotiko-hondarrak eduki ditzakeen oritzarekin elikatzeagatik.
  2. Azter zezatela zenbateko arriskua dagoen mikrobioen aurkako erresistentzia garatzeko, abeletxeetan txekorrak edoskitzaroan antibiotikoarekin tratatutako eta abstinentzia-aldian jetzitako behien esnearekin elikatzeagatik.
  3. Proposa zezatela aurrez aipatutako arrazoiengatik mikrobioen aurkako erresistentzia garatzeko arriskua arindu dezaketen aukerak.

Antibiotikoak dituen esnea ezin da erabili giza kontsumorako, baina erabil daiteke txekorrak elikatzeko.

EBko estatu kideetan ohikoa da esne-behiak tratamenduan egotea antzutze-aldian eta edoskitzaroan. Gehien erabiltzen diren antibiotikoak penizilinak (bakarrik edo aminoglukosidoekin nahasita) eta zefalosporinak dira. Zenbat eta gehiago iraun antzutze aldiak, orduan eta apalagoa izango da mikrobioen aurkako substantzien hondakin maila.

Aditu taldearen arabera, edoskitzaroan mikrobioen aurkako tratamendua egiten zaien behien esneak antibiotikoen hondarrak izaten ditu tratamenduak irauten duen artean eta abstinentzia-aldian. Txekorrek esne hori kontsumituz gero, mikrobioekiko erresistenteak diren bakterio gehiago botako dituzte gorozkiekin.

Zenbait aukera daude txekorrei esne horren bidezko elikadura murrizteko:

  • Lehenik eta behin, garrantzi handiagoa duten eta kritikoki garrantzitsuak diren antimikrobianoei erasan behar zaie.
  • β-laktamen kontzentrazioa gutxitu dezaketen β-laktamasak erabili behar dira; β laktamak dira esne-behietan gehien erabiltzen diren antimikrobianoak.
  • Esne gordinean edo oritzean bakterio erresistente gutxiago egoteko aukera nagusia inaktibazio termikoa da.

Risk for the development of Antimicrobial Resistance (AMR) due to feeding of calves with milk containing residues of antibiotics-EFSA