IRTAk eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak gida bat argitaratu dute txerri-ustiategietako animaliei eutanasia aplikatzeko. Xedea da abeletxeek 1099/2009 (EE) Araudiak, hiltzeko unean animaliak babesteari buruzkoak, ezartzen dituen irizpideak eta teknikak aplikatzea. IRTAren aldetik, Animalien Ongizatea programak hartu du parte.

Gida hori txerri-ustiategietako arduradun eta langileentzat da, 76 orrialde ditu eta ongi bereizitako bi ataletan banatzen da:

 

  • Gidaren lehenengo zatiaren helburua da abeltzainari laguntzea eutanasia zein animaliari aplikatu behar zaion erabakitzen, lesio-mailaren, mugitzeko gaitasunaren eta abarren arabera, bai eta zein erabaki hartu behar duen (zein tratamendu aplikatu, albaitaritza-jarraipena egin, hiltegira igorri, abeletxean sakrifikatu giza kontsumorako edo, azkenik, eutanasia aplikatu) erabakitzen ere.

 

  • Bigarren zatia animalien arabera (esne-txerriak, gizentzeko txerriak edo ugalketarako txerriak) eutanasia aplikatzeko legezko metodoei eta horiek gauzatzeko moduari buruzkoa da.