EEk txosten bat argitaratu du; bertan, abeltzaintza‑ustiategietan animalien ongizateari buruz egindako kontrol ofizialen azken emaitzak aztertzen dira eta ongizatea neurtzeko ezarritako sistemetako batzuk deskribatzen dira.

Batzordeak kontrol ofizialei buruz egindako azken ikuskaritzetako emaitzen arabera, zailtasunak daude ustiategietan animalien ongizatearen arloan egindako aurrerapenen jarraipenerako sistema eraginkorrak ezartzeko. Izan ere, ez dago ongizatea neurtzeko mundu osoan onartutako adierazleen multzo bakarra.

Datuek legezko betekizunak betetzen diren ala ez adierazten dute, baina ez dute aztertzen arazoaren garrantzia eta ez dute animalien benetako egoerari buruzko informazio nahikorik ematen.

Txostenean, ustiategiko baliabideen hornikuntzan baino gehiago (adibidez, kaiolatutako animaliak, mastekagarriak) animaliaren egoera orokorrean oinarritutako adierazleak erabiltzen hasi diren (Italia, txerrietan buztanak moztea eta Holanda, oilo erruleen egoera) zenbait estatu kidetan ezarritako sistemetako batzuk aipatzen dira.

Txostenak ondorioztatzen du adierazle espezifiko eta egokiak ezarri behar direla animalien ongizateari buruzko EBren legeriaren egungo berrikuspenean.