Txostena: antibiotikoen kontsumoa Europan 2019an eta 2020an
Sendagaien Europako Agentziak (EMA) duela gutxi argitaratu du 11. txostena, eta 2019an eta 2020an Europako 31 herrialdetako albaitaritzako antibiotiko-salmenta aztertu du.
EMAk 2009ko irailean abian jarri zuen Albaitaritzako Mikrobioen Aurkako Medikamentuen Kontsumoa Zaintzeko Europako Proiektuan (ESVAC) sartzen da txostena.
Mapa honetan dago 2019an 31 herrialdetan ganaduarekin erabiltzeko medikamentuen guztizko salmentaren (mg/PCU) banaketa espaziala:
Agiriak nabarmentzen duen ondorio nagusia da parte hartu duten Europako herrialderik gehienetan elikagaiak ekoizten dituzten animaliekin albaitaritzako mikrobioen aurkakoen erabilera etengabe murrizten ari dela. Hala adierazten du albaitaritzako mikrobioen aurkakoen kontsumoa adierazteko txosten honetan erabili den adierazle nagusiak, hau da, mg/PCU salmenta globalek; 2011tik 2020ra nabarmen murriztu baitira.
Zehazki, honako hau gertatu da:
- Etengabeko murrizketa nabarmena hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefalosporinetan, polimixinetan eta kinolonetan; eta
- Murrizketa apala fluorokinolonen
Grafiko honetan dago salmenta global agregatuen beherako eboluzioa fluorokinolonetan, beste kinolonetan, 3. eta 4. belaunaldiko zefalosporinetan eta polimixinetan, mg/PCU terminoetan, EB/EEEko 25 herrialdeentzat, 2011tik 2020ra.
Eta grafiko honetan dago salmenta globalen proportzioa, 3. eta 4. belaunaldiko zefalosporinetan, fluorokinolonetan, beste kinolonetan eta polimixinetan, elikagaiak ekoizteko animalietan, mg/PCU terminoetan, Europako 31 herrialdeentzat, 2020an:
Horrek guztiak adierazten du animalietan antibiotikoak arduraz eta zuhurtziaz erabiltzeko egiten diren nazio mailako kanpainek arrakasta dutela. Kanpaina horietan murrizteko helburuak finkatzen dira, elikagaiak ekoizteko animaliekin antimikrobiano batzuk ez dira erabiltzen eta EBn preskripzioa kontrolatzeko neurriak eta sentsibilizazio- eta orientazio-kanpainak egiten dira.