LAESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du odoletan dauden abelburuekin batera hiltegira eraman beharreko dokumentazioari eta abelburuak hiltegira eramateko epeei buruz. Ohar hori argitaratu du 1086/2020 Errege Dekretua (besteak beste, zezenketetarako abelburuen haragia merkaturatzeko baldintzak ezartzen dituena) aplikatzean sortu diren zalantzak argitzeko.

Lekuz aldatzeko dokumentazioa

Honako hau da odoletan dauden abelburuekin batera hiltegira eraman beharreko dokumentazioa:

  • Zezen-ikuskizunaren arduradunak edo zezen-plazako operadoreak sinatutako adierazpena, elikakatearen informazioari buruzko dokumentuaren kopia atxikita (1086/2020 Errege Dekretuaren III. eranskina).
  • Odoletan dauden abelburuak lekuz aldatzeari buruzko dokumentua, esleitutako zerbitzuaren albaitariak bete eta sinatuta (1086/2020 Errege Dekretuaren IV. eranskina).
  • Lekualdaketaren eta belarritakoen dokumentu ofizialen kopia, eta, hala ezarrita duten autonomia-erkidegoetan, identifikazio-dokumentuak.

Lekuz aldatzeko eta hiltzeko epea

Zezen-ikuskizun bat amaitu ondoren, ahalik eta lasterren eramango dira abelburuak hiltegira, gehienez ere 60 minutuko epean. Hiltegira eramateko epeak honako baldintza hau betetzeko aukera eman beharko du: animaliak hil eta 5 orduko epean larrutu, erraigabetu eta hil behar dira.

Azalpen Oharra_1086-2020_CI_4.12.24.pdf