Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Ministerioak (MAPA) duela gutxi argitaratu du 2019ko zoonosiaren eta mikrobioen aurkako erresistentziaren zaintza-programaren emaitzak jasotzen dituen txostena estatu mailan.

Txosten horretan, zoonosiaren eta mikrobioen aurkako erresistentziaren zaintza-programaren 2019ko emaitzak jaso dira, hain zuzen ere honako mikroorganismo eta animalia-espezie hauei dagozkienak:

  • Loditzeko txerriak eta txahalak, urtebetetik beherakoak: Salmonella spp., Campylobacter coli, Campylobacter jejuni eta E. coli adierazleak, bai eta espektro zabaleko betalaktamasak/AmpC eta karbapenemasak ekoizten dituzten E. coli bakterioak ere.
  • Loditzeko txahalak, urtebetetik beherakoak: O157 E. coli berotoxigenikoa (VTEC O157) eta O157 ez diren beste E. coli berotoxigeniko batzuk (VTEC no-O157); horiek eragin handiagoa dute gizakien osasunean.

2003/99/EE Zuzentarauak arautu egiten du zoonosien eta agente zoonosikoen zaintza, baita horiei loturiko mikrobioen aurkako erresistentzia ere; zaintza-arlo horiek indartu egin ziren Batzordearen 652/2013/EB Exekuzio Erabakia argitaratu zenean.

Erresistentzia-ehuneko handiena erakutsi zuten mikrobioen aurkakoen emaitzek antzeko joera izan zuten EB osoan 2017an; honako hauek dira:+

  1. Salmonella enterikoa:
    • Urtebete baino gutxiagoko loditzeko txahalak:
      • sulfametoxazola- % 42,7
      • tetraziklina- % 40,9
      • ampizilina- % 30,0
    • Loditzeko txerriak:
      • tetraziklina- % 60,8
      • sulfametoxazola- % 59,1
      • anpizilina- % 54,9
  2. Campilobacter jejuni:
    • Urtebete baino gutxiagoko loditzeko txahalak:
      • ziprofloxazinoa- % 52,5
      • azido nalidixikoa- % 52,1
      • tetraziklina- % 39
  3. Campilobacter coli:
    • Urtebete baino gutxiagoko loditzeko txahalak: erresistentzia-ehunekorik handiena tetraziklinaren kasuan hauteman zen, % 95,2rekin. Atzetik ditu ziprofloxazinoa, aziko nalidixikoa eta estreptomizina (% 81,0 hiru kasuetan).
    • Loditzeko txerriak:
      • azido nalidixikoa- % 52,3
      • ziprofloxazinoa eta tetraziklina- % 51,5
  4. E.coli adierazleak:
    • Loditzeko txahalak: tetraziklina, sulfametoxazola eta anplizina izan ziren erresistentzia-ehunekorik handiena agertu zuten mikrobioen aurkakoak (% 43,8, % 34,4 eta % 29,0, hurrenez hurren).
    • Loditzeko txerriak: tetraziklina, sulfametoxazola eta anplizina izan ziren erresistentzia-ehunekorik handiena agertu zuten mikrobioen aurkakoak (% 52,1, % 42,4 eta % 38,5, hurrenez hurren).
  5. Espektro zabaleko betalaktamasak/AmpC eta karbapenemasak ekoizten dituzten E. coli bakterioak: hala txahalen nola txerrien kasuan, aztertutako mikrobioen aurkako guztiekiko erresistentzia hauteman zen (14, guztira), kolistina, meropenem eta tigeziklinaren kasuan izan ezik.

Gerora, datu horiek txertatu egiten dira EBren bakterio zoonosikoen mikrobioen aurkako erresistentziari eta gizaki, animalia eta elikagaien adierazleei buruzko EFSAren txostenetan.