Joan den 2015eko urtarrilaren 7an, Alemaniako agintariek Patogenizitate Handiko Hegazti Gripearen (PHHG) foku berri bat egiaztatu zuten, H5N8 azpi-motakoa, Rostock udalerriko zoo batean. Zehazki, hainbat espezietako 495 hegaztiren bilduma zegoen barruti horretan.

Hartutako neurrien artean, berrogeialdian jarri da zooa eta 57 animalia hil dituzte.Beste alde batetik, Alemaniako agintariek zooetarako 2005/94 Zuzentarauan xedatutako salbuespenei helduko diete. Horrek, hain zuzen ere, arriskuan dauden zenbait espezie hiltzea saihestuko du, betiere gune estaliren batera eramaten badira bertan isolatuta egoteko, zaintzapean egoten badira eta aldizkako laginketak egiten bazaizkie. Hala, une oro saihestuko da lekuz aldatzea.

Orain arte, H5N8 azpi-motako 11 PHHG foku jakinarazi dira Europan:

  • 4 foku Alemanian
  • 1 Erresuma Batuan
  • 1 Italian
  • 5 foku Holandan

Gainera, birusa basoko hegaztietan atzeman da, hala Holandan nola Alemanian.

Gaur egun, PHHGren H5N8 birusa munduan barrena hedatuta dago; izan ere, duela gutxi atzeman dute Estatu Batuetan eta 2014aren hasieratik Hego Koreako ustiategietan eta Japongo basoko hegaztien artean.

Hemen aurki daitezke Espainian birusa sartzea ekiditeko gomendatutako biosegurtasun-neurriak:

  1. Oinetakoak aldatzea ekoizpen-hegaztiak dauden nabeetara sartzean.
  2. Derrigor erabiltzea apatxak garbitzeko putzuak ustiategiaren sarreran eta nabe bakoitzean, maiztasunez berrituko den soluzio desinfektatzailea eta guzti.
  3. Ez sartzea kanpoan egon den inolako material edo tresnarik; besteak beste, ohantzeak, lastoa edo beste edozein material.
  4. Zuloak itxita uztea eta edateko ura higienizatzea. Lurrazaleko ura ez erabiltzea.

HGri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: