Kontrol ofiziala
Abeltzaintza ustiategietako higienearen kontrol ofizialerako programa
Abeltzaintza ustiategietan bete beharreko higiene-betekizunen kontrol ofiziala arlo horretako eskumena duten agintaritzek egiten dute, betiere Abeltzaintza ustiategietako higienearen kontrol ofizialerako programak ezarritako irizpideak oinarritzat hartuta.
Xedea da abeltzaintza ustiategi bateko higienea kontrolatzerakoan aintzat hartu behar diren oinarrizko alderdi guztiak kontrol bakarrean bateratzea.
Programa horretan honako hauek daude jasota, besteak beste: abeltzaintza ustiategietako higieneari dagozkion alderdiak, animalien osasunaren oinarrizko kudeaketa, azpiproduktuen kudeaketa, albaitaritzako sendagaien erabileraren kudeaketa eta ustiategiko derrigorrezko erregistroen kudeaketa dokumentala.
Higiene-programa Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalean (PNCOCA) jasota dago, hau da, Espainian elikakate osoan zehar egiten diren kontrol ofizialeko sistemak deskribatzen dituen dokumentuan, produkzio primariotik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuen artekoa.
Behi-, ardi- eta ahuntz-esne gordinaren produkzio eta trazabilitatearen baldintza higieniko-sanitarioen kontrol ofizialerako programa nazionala
Programa horren xede nagusia osasun publikoa eta kontsumitzaileen interesak babestea da. Horretarako, etengabe bermatzen du behi-, ardi- eta ahuntz-esne gordinaren produkzioari eta trazabilitateari buruzko Europar Batasuneko eta Espainiako arauak betetzen direla, ustiaketatik hasi eta produkzio-lerrora arte.
Eguneratze data: