Animalien Osasuna
Azienda-ustiategiek ekoizpena arautzen duten eskakizun jakin batzuk bete behar dituzte, EBren elikagai-segurtasunerako politikaren arabera zehazten direnak.
Eskakizun horiek ekoizpen-kate osoan aplikatu behar dira, “baserritik mahaira” printzipioari jarraituz, eta hala nola higienearekin, animalien osasunarekin, ingurumenarekin eta osasun publikoarekin lotutako alderdiak biltzen dituzte, elikagai osasungarriak eta seguruak ekoitziko direla bermatzeko.
Animalien osasunari buruzko europako legeria berria - 429/2016 Araudia
Legeria hau 2021eko apirilaren 21ean sartuko da indarrean, eta helburu du animalien osasunari buruzko arau orokor batzuk ematea animalien gaixotasunak modu koordinatuan prebenitzeko eta kontrolatzeko. Horrez gain, helburu hauek ditu legeriak:
- Gaur egungo araudia eguneratzea eta sinplifikatzea.
- Osasuna babesteko arriskuetan gehiago zentratuko den planteamendu bat ematea, baita kontrol-tresna eraginkorragoak ere.
- Animalien gaixotasunak eta landareen izurriak hobeto kontrolatzea, eta kontsumitzaileentzat produktu seguruagoak egitea. Batzordearen bost lege-proposamen biltzen ditu.
Animalien gaixotasunak
Animalien gaixotasunei buruzko informazio guztia, espezieen arabera sailkatuta:
Biosegurtasuna azienda-ustiategietan
Biosegurtasuna terminoak erreferentzia egiten die gaixotasun infekto-kutsakor eta parasitarioak azienda-ustiategi batera sartzea eta ondoren han bertan edo beste ustiategi batzuetara zabaltzea saihesteko edo horren arriskua murrizteko helburuz martxan jartzen diren neurriei, hala azpiegiturarekin lotutakoei nola erabilera-praktikekin lotutakoei.
Hegazti Gripearen Mikrositea
Mikrosite honetan hegazti-gripearen agerraldiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu, eta gaixotasunaren susmoa izanez gero, gomendioak.
Afrikako Txerri-Izurriaren Mikrositea
Mikrosite honetan Afrikako txerri-izurriaren agerraldiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu, eta gaixotasunaren susmoa izanez gero, gomendioak.
Eguneratze data: