Higienea eta autokontrola

852/2004 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko apirilaren 29koa, elikagaigintzako produktuen higieneari buruzkoa, higiene-arau orokorrak ezartzen dituena.

853/2004 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko apirilaren 29koa, animalia-jatorriko elikagaietarako higiene-baldintza espezifikoak ezartzen dituena.

Higiene-baldintzak

Baldintza orokorrak

852/2004 Erregelamenduaren (EE) I. eranskineko A atalean, ekoizpen primarioari eta horrekin lotutako operazioei aplika dakizkiekeen higiene-arau orokorrak ezartzen dira.

  • Instalazio guztiak garbitzea eta, bidezkoa bada, desinfektatzea.
  • Ekipoak, edukiontziak, kutxak, ibilgailuak… garbitzea eta, bidezkoa bada, desinfektatzea.
  • Ekoizpenerako edo hiltzeko erabiliko diren animaliak.
  • Edateko ura edo ur garbia erabiltzea, kutsadura ekiditeko.
  • Langileak osasun-egoera onean egotea eta osasun-arriskuei buruzko prestakuntza izatea.
  • Izurrien kontrola.
  • Hondakin eta substantzia arriskutsuak behar bezala biltegiratzea.
  • ETGak (elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak) sartu eta hedatu daitezen galaraztea.
  • Analisien emaitzak aintzat hartzea.
  • Animalientzako pentsu eta medikamentuetarako gehigarriak behar bezala erabiltzea.

Baldintza zehatzak

Horrez gain, animalia-ekoizpenek higiene-arau espezifikoak bete behar dituzte. 853/2004 Erregelamenduaren (EE) III. Eranskinean, animalia-jatorriko ekoizpenetarako higienearen arloko betebehar espezifikoak biltzen dira, jarduera motaren arabera. Jarraian, ekoizpen primarioari dagozkionak jasotzen dira:

 

853/2004 Erregelamenduko III. Eranskineko I. Ataleko I. kapituluak ezartzen du animalia ungulatu bizidunak hiltegira garraiatzen dituzten operadoreek honako hau bermatu beharko dutela: 

  • Animaliak jaso eta garraiatzean, kontu handiz manipulatuko dira, beharrezkoak ez diren sufrimenduak saihesteko.
  • Gaixotasun-sintomak dituztenak eta arrisku-agenteekin kutsatuta daudela jakina den taldeetatik datozenak soilik garraiatu ahalko dira hiltegira agintaritza eskudunak hala baimentzen duenean.

Hegaztien kasuan, 853/2004 Erregelamenduko III. Eranskineko II. Ataleko I. kapituluak hau ezartzen du:

  • Kaiolak eta, bidezkoa bada, moduluak garbitu eta desinfektatzeko erraza den material antikorrosibo batez eginak izango dira.
  • Animalia bertatik atera bezain pronto, eta beharrezkoa bada, berriro erabili aurretik, animalia bizidunak jaso eta garraiatzeko erabilitako ekipo osoa garbitu eta desinfektatu beharko da.

853/2004 Erregelamenduko III. Eranskineko IX. Atalean ezartzen dira esne gordinak bete beharreko baldintza espezifikoak:

Animalien osasun-baldintzak

  • Esnearen bidez gizakiari transmititu ahal dizkieten gaixotasun kutsakorren sintomarik ez dutenak.
  • Osasun-egoera orokor onean daudenak, errapeko gorabeherarik eta aparatu genitaleko gaitzik gabe.
  • Baimendu gabeko substantziak jaso ez dituztenak.
  • Baimendutako substantziak eman izanaren kasuan, preskribatutako itxarote-aldia errespetatu dutenak.
  • Bruzelosiaren kalterik gabeko edo ofizialki kalterik gabeko deklaratutako behi, ardi eta ahuntzak, eta turberkulosiaren kalterik gabeko edo ofizialki kalterik gabeko deklaratutako behiak (baldintza honen salbuespenak IX. ataleko 3. puntuan jasotzen dira).

Lokalen eta ekipoen baldintzak

  • Esnea kutsatzeko arriskua mugatzeko moduan eraikita egongo dira.
  • Basapiztien aurkako babesa izan beharko dute.
  • Animaliak dauden lokaletatik aldenduta egongo dira eta behar bezalako hozte-ekipoa izango dute.
  • Esnearekiko harremanetan dauden ekipoen gainazalak garbitzeko eta, behar bada, desinfektatzeko errazak izango dira (material lauak, garbigarriak eta ez-toxikoak).
  • Garraio bakoitzaren ondoren, esne gordina garraiatzeko erabilitako ontziak garbitu eta desinfektatu beharko dira.

Jetzialdiko baldintzak

  • Animaliak jetzi aurretik, erroak eta errapeak garbi egon behar dira.
  • Animalia bakoitzaren jatorrizko esnea kontrolatuko da, eta anomaliak dituen esnea ez da giza kontsumora bideratuko.
  • Ez da giza kontsumora bideratuko errapean gaixotasun-zeinuak dituzten animalien jatorrizko esnea.
  • Identifikatu egingo dira esnean medikamendu-hondakinak utz ditzakeen tratamendua jasotzen duten animaliak.
  • Erroetan erabiltzeko produktuak baimenduko dira.
  • Animalia jetzi ondoren, esnea leku garbi batean gordeko da. Esnea berehala hoztu beharko da, 8°C-ak gainditzen ez dituen giroan eguneroko bilketaren kasuan eta 6°C-koan egunero egiten ez bada.
  • Garraioan zehar, hotz-katea mantendu beharko da, eta helmugara iritsitakoan, esneak 10°C edo gutxiago izan beharko ditu.

Langileen baldintzak

  • Arduradunek arropa garbi eta egokia jantzi beharko dute.
  • Jezteko arduradunek garbitasun-maila altua mantendu beharko dute.
  • Jezteko erabiltzen den lekutik gertu eskuak eta besoak garbitzeko instalazio egokiak egongo dira.

853/2004 Erregelamenduko III. Eranskineko IX. Atalean ezartzen dira arrautzek bete beharreko baldintza espezifikoak:

  • Ekoizlearen instalazioetan eta kontsumitzaileari saldu arte, arrautzak garbi, lehor, kanpoko usainetatik aldenduta, kolpeen aurka behar bezala babestuta eta zuzeneko eguzki-argitik aldenduta egongo dira.
  • Arrautzak beren baldintza higienikoak kontserbatzea bermatzeko egokia den tenperaturan –ahal dela konstantea- biltegiratu eta garraiatu beharko dira.

Arrautzak kontsumitzaileari eman beharko zaizkio 21 eguneko gehieneko epean, errunalditik aurrera zenbatzen hasita.

Erregistroak

Era berean, 852/2004 Erregelamenduko (EE) I. Eranskineko A atalean zehazten da animaliak hazi edo animalia-jatorriko produktu primarioak ekoizten dituzten operadoreek alderdi hauei buruzko erregistroak gorde behar dituztela:

  • Animaliei emandako elikagaiak.
  • Medikamenduak edo bestelako tratamenduak (data eta itxarote-epeak).
  • Gaixotasunak.
  • Analisien emaitzak (animalienak edo bestelako laginenak).
  • Dagozkion txostenak.

Autokontrola

Autokontrol-sistema esaten zaio elikagaietan ager daitezkeen arriskuak ezagutu eta kontrolatzera bideratutako operadorearentzako tresna baliagarri orori.

852/2004 Erregelamenduko (EE) 4. artikuluak ezartzen du elikadura-enpresetako operadoreek Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen analisietan (APPCC) oinarritutako autokontrol-sistema bat aplikatu behar dutela.

Nolanahi ere, Erregelamendu bereko 11. kontuan hartuzkoan adierazten den moduan, gaur egun ez da oraindik bideragarria APPCCren printzipioak ekoizpen primarioari aplikatzea, eta Higiene Praktika Egokien Gidak (HPEG) dira ustiategietan praktika egokien aplikazioa sustatu behar dutenak.

FAQ - Ohiko galderak

  • HARAGIA: ustiategian elikagaiak sortzera bideratutako animaliak ekoitzi edo haztea.
  • ESNEA: ustiategian esnea ekoitzi eta biltegiratzea.
  • ARRAUTZAK: ekoizpen lekuan arrautzak ekoiztea, biltzea, eraikinen artean garraiatzea eta biltegiratzea.
  • HAZTEKO BARRASKILOAK:
    • ustiategian barraskiloak ekoitzi edo haztea, beren arrautzak barne, eta establezimendu batera garraiatzea.
    • barraskilo bizidunak edo beren arrautzak ontziratu eta egokitzea, ekoizpen-instalazioetan egiten denean.
  • EZTIA: erlezaintza lanak (erlauntzak erlezainaren instalazioetatik urrun daudenean ere), eztia eta erlezaintza-jatorriko bestelako elikagaiak biltzea, eta ekoizpen-instalazioetan zentrifugatu eta ontziratu edo paketatzea.

Ondoko jarduera hauek EZ dira ekoizpen primariotzat hartzen:

  • HARAGIA: animaliak hiltzea eta ondoko lanak, ekoizpen lekuan egiten badira ere.
  • ESNEA: esnea garraiatzea ekoizpen primarioko establezimendutik jasotze-gunera arte, edo zuzenean eraldaketa-establezimendura, ekoizpen lekuan edo horri atxikita ez badaude.
  • ARRAUTZAK:
    • arrautzak ekoizpen lekutik hurrengo establezimendura garraiatzea.
      • Paketatze-zentroetan egiten diren arrautzen sailkapen- eta paketatze-lanak (ekoizpen-ustiategian bertan badaude ere).
  • HAZTEKO BARRASKILOAK:
    • barraskilo bizidunak ekoizpen-instalazioetatik kanpo egokitzea.
    • barraskiloak hiltzea eta prestatzea.
  • EZTIA: erlezainaren instalazioetatik kanpo eginiko operazioak (adibidez, eztia zentrifugatzea edo ontziratu edo paketatzea), establezimendu kolektiboek erlezainen izenean eginikoak barne.

Abeltzaintzako ekoizpen primarioari lotutako operazioak dira:

  • Produktu primarioak garraiatzea, biltegiratzea eta manipulatzea ekoizpenaren lekuan, betiere funtsezko izaera aldatzen ez bada.
  • Bizirik dauden animaliak garraiatzea.

852/2004 eta 853/2004 (EE) araudiek honako jarduera hau baztertzen duten euren aplikazio-esparrutik: ekoizleak lehen mailako produktuen kopuru txikiak azken kontsumitzaileari edo azken kontsumitzaileari zuzenean hornitzen dioten txikizkako salmentako tokiko establezimenduei zuzenean hornitzea. Bi kasuotan, xedatzen da estatu kideek arauak ezarri behar dituztela jarduera hori arautzeko, euren zuzenbide nazionalaren arabera.

Elikagaien higieneari buruzko berriak

Eguneratze data: