Animalien Ongizatea

98/58/CE Zuzentaraua, 1998ko uztailaren 20koa, abeltzaintza-ustiategietako animaliak babesteari buruzkoa.

1/2005 Araudia (EB), Kontseiluak 2004ko abenduaren 22an egina, garraioan zehar eta lotutako jardueretan animaliak babesteari buruzkoa.

1099/2009 Araudia, 2009ko irailaren 24koa, hiltzeko unean animaliak babesteari buruzkoa.

Ikus daitekeenez, ongizatearen arloko araudia hazkundearen faseen arabera sailkatuta dago:

Ongizatea ustiategian

Gaur egun, elikagaietarako animalia guztiak hazi behar dira Europako legeriak ezartzen dituen animalia-ongizatearen arloko arauei jarraikiz.

Arau horietako batzuk ustiategi guztiek bete beharreko betekizun orokorrak dira; beste batzuk, berriz, txekorrek, oilaskoek, oiloek eta txerriek bete beharreko betekizun espezifikoak dira.

Baldintza orokorrak

Espainian, 348/2000 Errege Dekretuak (98/58/CE Zuzentaraua ordenamendu juridikoan sartu duena) abeltzaintzako ustiategi guztietan bete behar diren animalien ongizateari loturiko betekizun orokorrak ezartzen ditu.

Hauek dira betekizun horiek:

  • Animaliak zaintzeko behar beste pertsona egongo da, eta pertsona horiek beharrezko ezagutzak izango dituzte.
  • Egunean behin ikuskatuko dira.
  • Gaixotasun edo zauriren bat izan dezakeen abereak tratamendua jasoko du berehala. Abereak zaintza horiei erantzuten ez badie, albaitariarengana joko da.
  • Beharrezkoa izanez gero, gaixorik edo zaurituta dauden animaliak isolatu egingo dira.
  • Ez da mugimendua mugatuko.
  • Instalazioetako materialak ez dira kaltegarriak izango animalientzat.
  • Airearen zirkulazioa, hautsaren maila, tenperatura, airearen hezetasun erlatiboa eta gasen kontzentrazioa egokiak izango dira.
  • Animaliak ez dira ilunpetan egongo beti, ez eta argi artifizialarekin ere, etenaldi egokirik gabe.
  • Aire zabalean dauden abereak babestuta egongo dira eguraldi txarretik eta harrapariengandik.
  • Gutxienez egunean behin aztertuko dira abereen ongizaterako eta osasunerako ezinbestekoak diren ekipamenduak.
  • Animaliek aireztatze-sistema artifiziala behar dutenean, larrialdietarako sistema egoki bat aurreikusi beharko da.
  • Animalia guztiek jasoko dituzte elikagaiak, tarte egokietan.
  • Animaliei ez zaie emango bestelako substantziarik, ez badira helburu terapeutikoetarako edo profilaktikoetarako, edo tratamendu zooteknikorako emandakoak.

Espezieen araberako betekizunak

Betekizun orokorrez gain, zenbait animaliaren ustiaketak araudi espezifikoak ditu:

Sei hilabetetik beherako txekorren kasuan, honako honek eta haren geroko aldaketek arautzen dute ustiategiko ongizatea Espainian: 1047/1994 Errege Dekretua, txekorrak babesteko gutxieneko arauak ezarri dituena (91/629/CEE Zuzentaraua ordenamendu juridikoan sartu duena).

  1. Banakako esparruak: debekatuta dago 8 aste baino gehiagoko txekorrak banakako esparruetan izatea. 8 astetik beherako txekorrentzako banakako esparruek zuloak izango dituzte, txekorren arteko harremana ahalbidetzeko.
  2. Loturak: ezin dira txekorrak lotu, edoskitze-unea kenduta (gehienez ere ordubetez). Txekorrei ez zaie muturrekorik jarriko.
  3. Oritza: txekorrak jaiotzen direnean, oritza jaso behar dute jaio ondorengo 6 orduetan.
  4. Lekua: taldean hazitako txekorren kasuan, animalia bakoitzak 1,5 m2 izango ditu, 150 kg-ra arte, eta 1,7 m2, berriz, 150 eta 220 kg arteko txekorren kasuan. 220 kg edo gehiagoko txekor bakoitzak 1,8 m2 izango ditu.
  5. Ikuskatzeak: eskortako txekor guztiek egunean 2 ikuskatze izango dituzte gutxienez; kanpoan daudenek, berriz, gutxienez egunean ikuskatze bat.
  6. Janaria: eguneko dietak behar beste burdin izango du, odoleko hemoglobina-maila 4,5 mmol/l izan dadin. Gainera, 2 astetik gorako txekorrek egunero gutxieneko zuntz anoa bat jasoko dute, eta anoa hori 50 gramotik 250 gramora igoko da 8-20 asteko txekorren kasuan.

Behi helduen kasuan (esnetarakoak nahiz haragitarakoak), animalien ongizatearen arloko betekizun orokorrak bete beharko dira; gainera, araudi-izaerarik ez badu ere, Europako Kontseiluak Gomendio bat dauka, non behi-ustiategietan animalien ongizatea bermatzeko alderdirik garrantzitsuenak arautzen baitira.

3/2002 Errege Dekretuak (1999/75/EB Zuzentaraua ordenamendu juridikoan sartu duena) eta gerora egin zaizkion aldaketek arrautzetarako oiloak babesteko neurri espezifikoak ezartzen ditu 350 oilotik gorako ustiategietarako:

  • 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, debekatuta dago egokitu gabeko kaiolak erabiltzea. Kaiola egokituak bakarrik erabil daitezke.
  • 2007ko urtarrilaren 1etik, nahitaezkoa da hazkuntza-sistema alternatibo guztiek zenbait betekizun betetzea.

Oilo guztiek baldintza hauek bete behar dituzte, kaiola barruan hazi nahiz ez:

  1. Egunean behin ikuskatu beharko dira, gutxienez.
  2. Ahalik eta zarata gutxien egingo da.
  3. Argiztapena: eraikinak behar bezala argiztatuta egongo dira, oiloek elkar ikusi ahal izan dezaten eta ondo ikus daitezen. Egokitzapen aldiko lehenengo egunak igaro ondoren, argiztatzeak 24 orduko erritmoa izango du eta etengabeko iluntze-aldi nahikoa eskainiko du.
  4. Oiloekin kontaktuan dauden lokal eta ekipo guztiak maiz garbitu eta desinfektatu beharko dira, baita hustutze sanitario bat egiten den bakoitzean ere. Gorozkiak behar bezain maiz kendu beharko dira eta hildako oiloak, berriz, egunero.
  5. Mutilazioak debekatuta daude, langile kualifikatuek egindako moko-moztea izan ezik, hamar egun baino gutxiago duten txiten kasuan.

Aberastutako kaiolen betekizunak:

Aberastutako kaiolek bete beharreko baldintzak 3/2002 Errege Dekretuaren III. eranskinean jasotzen dira.

Kaiolek hau izango dute:

  • 750 cm2 oilo bakoitzeko (600 cm2-ko gainazal erabilgarria).
  • 2.000 cm2-tik gorako azalera osoa.
  • Habia bat.
  • Mokokatu eta aztarrika egiten uzten duen ohantze bat.
  • 15 cm-ko kota bat oilo bakoitzeko.
  • Azazkalak mozteko gailu egokiak.
  • 12 cm-ko ganbela, bider kaiolan dagoen oilo kopurua.
  • Edateko aska egokia; konexioak baditu, oilo bakoitzeko bi ahoko/katilu izango ditu.

Kaiola errenkadak gutxienez 90 cm zabal diren korridoreez bereiztuko dira, eta gutxienez 35 cm-ko tartea egongo da zoruaren eta kaiolen lehenengo errenkadaren artean.

Sistema alternatiboen betekizunak:

Hauek dira sistema alternatiboak: zoruan hazitakoak, landan hazitakoak eta ekologikoak, denak ala denak kaiolarik gabe.

Hegaztiak sistema alternatiboetan hazteko betekizunak 3/2002 Errege Dekretuko IV. eranskinean jasotzen dira.

Hau izan behar dute oiloek:

  • 10 cm luze diren ganbela bana hegaztiko / ganbela zirkularrak, oilo bakoitzeko 4 cm
  • Etenik gabeko askak, oilo bakoitzeko 2,5 cm dutenak; aska zirkularrak, oiloko 1 cm dutenak; edo ahodun askak, gutxienez hamar oiloko bat dagoela.
  • Zazpi oiloko habia bat. Talde-habiak izanez gero, habiaren azalera metro koadro batekoa izango da gehienez ere 120 oiloko.
  • 15 cm-ko kota bat oilo bakoitzeko.
  • Kotak ez dira ohantzearen gainean instalatuko.
  • 250 cm2-ko ohantzea oilo bakoitzeko.
  • Zoruaren heren bat hartzen duen ohantze
  • Instalazioko zoruak behar bezalako euskarria eman beharko dio hanka bakoitzeko atzeko hatzari.

Hainbat mailatako sistemen kasuan:

  • Bata bestearen gainean jarritako 4 maila egongo dira gehienez ere.
  • Mailen artean 45 cm-ko tartea egongo da, gutxienez.
  • Mailak jartzeko erari esker, gorozkiak ez dira beheko mailetara eroriko.

Arrautzetarako oiloak aire zabalera atera daitezkeenean, hau izango dute:

  • 35 cm altu eta 40 cm zabal den irteera-tranpala.
  • Tranpalen zabalera osoa 2 metrokoa izango da 1.000 oiloko.
  • Kanpoko guneetan aterpeak eta edateko askak egongo dira.
  • Gehienez ere 9 oilo egongo dira metro koadroko.

Espainian, loditzeko oilaskoen ongizatea 692/2010 Errege Dekretuak (2007/43/CE Zuzentaraua ordenamendu juridikoan sartu duena) eta gerora egin zaizkion aldaketek arautzen dute; araudi hori kanpora atera ezin diren 500 oilaskotik gorako ustiategiei aplikatzen zaie:

  1. Edateko askak: edateko askak ahalik eta ur gutxiena galtzeko moduan, eta hegaztiek edozein fasetan eskueran izateko altueran kokatu eta mantenduko dira.
  2. Elikadura: pentsua etengabe izango dute eskueran, eta gehienez ere hil aurreko 12 orduetan kenduko zaie.
  3. Oheak: oilasko guztiek une oro izan behar dute ohe lehorra eta hozteko moduko materialez egindako azalera duena.
  4. Aireztatzea eta berokuntza: aireztatze nahikoa izan behar dute, gehiegizko tenperaturak saihesteko. Halaber, berokuntza ezarri behar da, beharrezkoa bada, gehiegizko hezetasuna desagerrarazteko.
  5. Zarata: ahalik eta zarata gutxien egingo da.
  6. Argiztapena: argi naturala dagoenean, gutxienez 20 lux-eko indarra izango du, hegaztien begien altueran neurtuta. Zehazki, eremu erabilgarriaren % 80 argiztatu beharko du.
  7. Ikuskapenak: ustiategiko oilasko guztiak birritan ikuskatuko dira, gutxienez, egunean.
  8. Garbitasuna: oilaskoek ukitzen dituzten instalazio eta tresnak sakon garbitu eta desinfektatuko dira, huste sanitarioa egiten den bakoitzean eta oilasko sorta berri bat oilategian sartu baino lehen.
  9. Erregistroak: ustiategietako oilategi bakoitzeko datu hauek apuntatu behar dira:
    • Animaliak iristen diren data, sartutako oilaskoen kopurua eta eremu erabilgarria.
    • Oilaskoen gurutzatzea edo arraza, ezaguna bada.
    • Hilda aurkitutako hegaztien kopurua.
    • Animalien irteera-data eta irteten diren oilaskoen kopurua.
    • Taldean gelditzen diren oilaskoen kopurua, saltzeko edo hiltzekoak atera ondoren.
    • Datu horiek gutxienez 3 urtez gorde behar dira.
  10. Ebakuntzak: debekatuta dago ebakuntzak egitea, terapeutikoak edo diagnostikorako ez badira, salbuespen hauekin:
    • Hegaztiei mokoa moztea, kanibalismoa saihesteko gainerako neurri guztiak agortu ondoren. Ebakuntza hori langile kualifikatuek egin beharko dute, eta 10 egun baino gutxiago dituzten oilaskoei bakarrik.
    • Oilaskoak zikiratzea, betiere albaitariaren zaintzapean eta prestakuntza zehatza duten langileek egiten badute.
  11. Dentsitatea: Dentsitatea gehienez ere 33 kg/m²-koa izango da, nahiz eta dentsitate handiagoa ere baimen daitekeen (42 kg/m2 gehienez ere), jabeak honako baldintza hauek betetzen baditu: jabeak establezimenduari eta bertako instalazioei buruzko datu teknikoak ematea agintaritza eskudunari, eta aireztatze-, berokuntza- eta hozte-sistemak edukitzea, tenperatura- eta hezetasun-maila egokiak, eta CO2aren (karbono dioxidoa) eta NH3aren (amoniakoa) maila egokia bermatzeko.

Espainian, txerrien ongizatea 1135/2002 Errege Dekretuak (2001/88/CE eta 2001/93/CE Zuzentarauak ordenamendu juridikoan sartu dituena) arautzen du:

  1. Zarata ez da izango 85 dBtik gorakoa.
  2. Txerriek 40 lux-eko argi-intentsitatea izan beharko dute, egunean gutxienez zortzi ordutan.
  3. Txerriek eskueran izango dituzte beti lastoa, belar lehorra, egurra, zerrautsa, barrengorrien konposta edo zohikatza, beste material batzuen artean.
  4. Txerri guztiek gutxienez egunean behin jan beharko dute.
  5. 2 aste baino gehiago duten txerri guztiek eskueran izango dute, etengabe, ur fresko nahikoa.
  6. Debekatuta daude mutilazioak, honako hauek izan ezik, baldintza zehatz batzuetan eginez gero:
    • Esne-txerrikumeen hortzen puntak berdin txikitzea, bizitzako lehenengo 7 egunak bete aurretik.
    • Aketzen letaginak moztea, beste abereei zauririk ez eragiteko edo segurtasun-arrazoiengatik.
    • Isatsaren zati bat moztea.
    • Txerri arrak zikiratzea, ehunak urratzea ez den beste metodo baten bidez.
    • Muturra eraztunez jostea, bakarrik abereak aire libreko hazte sistemen barruan badaude.

Betekizun horiez gain, txerri kategoria bakoitzak bere betekizun espezifikoak ere baditu: aketzak, txerramak edo txerri eme gazteak, edoskitzeari utzi dioten esne-txerrikumeak eta ekoizpen-txerriak:

  1. Txerramak taldeak hazi behar dira aldi batean (estaltzetik erditu arte).
  2. 2006tik debekatuta dago txerramak lotzea.
  3. Esne-txerrikumeen kasuan, horiek dauden tokiko zoru griseldunak neurri zehatz batzuk izan behar ditu.
  4. Mutilazioak debekatuta daude, salbuespen batzuekin; esaterako, esne-txerrikumeen hortzen puntak leuntzea, 7 egun bete baino lehen.

Nekazaritza-ustiategi guztietan bete beharreko baldintza orokorrez gain (348/2000 Errege Dekretuan jasotzen dira), hainbat espezie edo animalia motari buruzko Europako Kontseiluaren Gomendio batzuk sinatu eta berretsi ditu Espainiak.

  • Behiei buruzko gomendioa (txekorrei buruzkoa barne; C eranskinean dago).
  • Ardiei buruzko gomendioa.
  • Ahuntzei buruzko gomendioa.
  • Etxeko hegaztiei buruzko gomendioa (Gallusgallus).
  • Ostruka, emu eta ñanduei buruzko gomendioa.
  • Etxeko ahateei edo ahate arruntei buruzko gomendioa (Anaslatyrhynchos).
  • Ahate kreole edo Berberiako ahateari buruzko (Cairina moschata) gomendioa eta ahate kreole eta etxeko ahateen arteko hibridoei buruzko gomendioa (Anasplatyrhynchos).
  • Etxeko antzarei (Anseranser f. domesticus, Ansercygnoides f. domesticus) eta gurutzatzeei buruzko gomendioa.
  • Indioilarrei buruzko gomendioa (Meleagridisgallovapossp).
  • Larrutarako animaliei buruzko gomendioa.
  • Txerriei buruzko gomendioa.
  • Granjako arrainei buruzko gomendioa.

Ongizatea garraioan

Gaur egun, Europar Batasunaren mailan, esparru hori arautzen duen oinarrizko araudia 2004ko abenduaren 22ko Kontseiluaren 1/2005 Araudia (EB) da, garraioan zehar eta lotutako jardueretan animaliak babesteari buruzkoa.

Estatu-mailan, azaroaren 25eko 542/2016 Errege Dekretua dugu, animaliak garraioan zehar babesteko segurtasun- eta osasungarritasun-arauak jasotzen dituena; dekretu horrek eguneratu eta testu bakarrean biltzen ditu bizirik dauden animaliak garraiatzeari buruzko xedapenak, animalien ongizateari eta osasungarritasunari dagokienez.

Según esta normativa, la persona cuidadora de los animales durante el transporte es la responsable de los mismos durante todo el viaje y debe tener unos conocimientos básicos de bienestar y manejo animal. En su caso, si no hay una persona designada como cuidadora de animales, será el propio transportista el que debe tener esos conocimientos y el responsable de los animales.

GARRAIO-LANAK HASI AURRETIK: 

  1. Garraiobidea prestatu.
  2. Dokumentazioa prestatu.
  3. Bidaia-plana egin.
  4. Garraiatu ezin diren animaliak:
    • Beren kabuz minik hartu gabe edo laguntzarik gabe mugitu ezin direnak.
    • Zauri ireki larria edo prolapso bat dutenak.
    • Ume egiteko dauden emeak, gutxienez ernaldiaren % 90 gainditu dutenak edo aurreko astean erditu direnak.
    • Ugaztun jaioberriak, zilborra erabat orbaindu gabe
    • 3 astetik beherako txerrikumeak, astebetetik beherako bildotsak eta 10 egunetik beherako txekorrak, garraio-distantzia 100 kilometrotik beherakoa denean izan ezik.

ZAMALANAK:

  1. Debekatuta dago, beti:
    • Animaliei kolpeak edo ostikadak ematea.
    • Eztenak edo bestelako tresna puntadunak erabiltzea.
    • Presioa egitea animalien gorputzaren gune bereziki sentsibleetan, behar ez den mina edo sufrimendua eragiteko.
    • Animaliak bitarteko mekanikoen bidez esekitzea.
    • Animaliak burutik, belarrietatik, adarretatik, hanketatik, buztanetik edo iletik altxatzea edo arrastatzea, edo behar ez den mina edo sufrimendua eragiten dien tratua ematea.
    • Gidatzen edo eramaten den animaliari ibiltzea oztopatzea, nahita, animaliak erabiltzen diren edozein lekutan.
  2. Zamalanak egiten direnean, argiteria egokia ezarri beharko da.
  3. Zamalanen instalazioetako zoruak ez dira labainkorrak izango. Bestalde, alboetan babesak jarri behar dira, animaliek ez dezaten ihes egin. Garbitu eta desinfektatu ahal izango dira.
  4. Arrapalen malda:
    • Maldak 10 gradutik gora duenean (% 17,6 horizontalarekiko), arrapalek sistema bat izan beharko dute, bermatzeko animaliak arriskurik eta zailtasunik gabe igo edo jaits daitezkeela.
    • Igotzeko plataformek eta gaineko solairuek segurtasun-hesiak izango dituzte, animaliarik ez erortzeko edo ihes ez egiteko zamalanak egiten diren artean.
    • TXERRIAK eta ZEKORRAK: angelua 20 gradukoa izango da gehienez ere (% 36,4 horizontalarekiko).
    • ARDI ETA BEHI HELDUAK: angelua 26 gradu eta 34 minutukoa izango da gehienez ere (% 50 horizontalarekiko).
  5. Zamalanek 4 ordutik gora irauten badute, instalazio egokiak eduki beharko dira, animaliak garraiobidetik kanpo gordetzeko, elikatzeko eta edaten emateko, lotu behar izan gabe. Lan horiek albaitariak gainbegiratuko ditu.
  6. Deskarga elektrikoak txerri eta behi helduetan besterik ezin dira erabili, betiere mugitu nahi ez badute eta aurrean ibiltzeko tartea badute. Deskargak segundo batekoak izango dira gehienez ere, eta animaliaren ipurdi aldean emango dira. Animaliak ez badu erantzuten, ez zaio deskarga gehiagorik emango.

BIDAIATZEAN

  1. Animaliekin jardutea:

Garraiatzean, animaliak ezingo dira lotu adarretatik, adakeratik, sudurreko eraztunetatik edo hankak bildurik.

Garraiatzean gaixotzen edo lesionatzen diren animaliak gainerakoetatik bereizi beharko dira, eta lehenengo sorospenak albait arinen emango zaizkie.

Edoskitze-aroan dauden behi, ardi eta ahuntz emeak, kumeekin batera garraiatzen ez direnean, gehienez ere 12 orduko tarteetan jetziko dira.

Animaliak bereizita garraiatuko dira honako egoera hauetan:

  • espezie ezberdinetako animaliak;
  • tamaina edo adin oso ezberdineko animaliak;
  • ugaltzeko txerri helduak edo hazitarako zaldiak;
  • ar eta eme sexualki helduak;
  • animalia adardunak eta adarrik gabeak;
  • elkarren arteko animalia etsaiak;
  • animalia lotuak eta lotu gabeak.

       2. Instalazioak:

Lurrean ohantzeak edo antzeko materiala zabaldu behar da, gernua eta gorozkiak behar bezala xurgatzeko. Materialok erosoak izan behar dute animalientzat.

Animalia bakoitzaren espazioa:

Kategoria eta pisua (kg) Azalera (m2/animalia)
Hazteko zekorrak 50 0,30 – 0,40
Zekor ertainak 110 0,40 – 0,70
Zekor pisutsuak 200 0,70 – 0,95
Behi ertainak 325 0,95 – 1,30
Behi pisutsuak 550 1,30 – 1,60
Behi oso pisutsuak >700 >1,60

Animaliekin kargaturiko edukiontziak bata bestearen gainean jartzen direnean:

  • saihestu (edo mugatu, eskortako hegaztiak, untxiak eta larrugintzako animaliak direnean) azpian dauden animalien gainera erortzen diren gernua edo gorozkiak;
  • bermatu edukiontzien egonkortasuna;
  • bermatu aireztapena ez dela oztopatzen.

Garraiatzen den animalia-espeziearen, animalia-kopuruaren eta meteorologia-baldintzen arabera, bermatu egin beharko da garraio-lanetan aireztapen egokia dagoela; horretarako, edukiontziak (halakoak erabiltzen direnean) egoki jarriko dira, aireztapena ez oztopatzeko.

BIDAIATZEAN – 8 ORDUTIK GORA:

  1. Animaliekin jardutea:

14 egunetik beherako zekorrek eta 10 kilotik beherako txerriek BIDAIA LUZEAK egin ahal izango dituzte, betiere amak lagunduta badoaz.

      2. Instalazioak:

Ibilgailuak animaliek bidaian dituzten elikadura-beharrizanak asetzeko behar beste pentsu eraman behar du.

Ibilgailuetan bereiztekoak jarri behar dira, animalientzako konpartimentuak sortuz, baina ura oztoporik gabe sartzea ahalbidetuz.

Garraiobideek nabigazio-sistema egokia izan behar dute, bidaia-kaierrean gordetzen diren datuak erregistratu eta emateko. Erregistro horiek 3 urtez gordeko dira, gutxienez.

Ibilgailuaren teilatua kolore argikoa izango da, eta behar bezala isolatua.

Ura hornitzeko sistema izango du, ahalbidetu egingo duena animaliei berehala eta noiznahi ura ematea. Ur-edukiontzien edukiera ibilgailuaren gehieneko karga erabilgarriaren % 1,5ekoa izango da gutxienez, eta bidaia bakoitzaren ondoren garbitu beharko da; orobat, ur-maila kontrolatzea ahalbidetuko dute.

Ibilgailuek aireztatze-sistema izango dute, ibilgailuaren barnealdean 5 eta 30º C bitarteko tenperatura mantentzeko, +/- 5º C-ko tolerantziarekin, kanpoko tenperaturaren arabera. Aire-jarioak etengabea izan behar du, eta airearen gutxieneko emaria izango du, 60 m3/h/KN-ko ahalmen nominalarekin. Bestalde, 4 ordutik gorako funtzionamendu-autonomia izango du, motorrik behar izan gabe.

Antzeratsu, garraio-ibilgailuek honako hauek izango dituzte: – tenperatura kontrolatzeko sistema eta tenperaturak erregistratzeko sistema. Erregistro horiek data izango dute eta agintari eskudunei emango zaizkie, hala eskatzen dutenean; halaber, alerta-sistema izango dute, garraiolariari ohartarazten diona gehieneko edo gutxieneko tenperaturak lortu direla.

Zaldiak garraiatzeko betekizun espezifikoak:

  • Taldean doazen zaldiek ez dute ferrarik eramango atzeko apatxetan.
  • Zaldikoak ez dira solairu ezberdinetan garraiatuko.
  • Kamioiak solairu bat baino gehiago badu, goikoa hutsik joango da.
  • Gutxienez 75 zentimetroko tartea utziko da zaldiaren gurutzearen eta teilatuaren artean.

 

      3. Bidaiaren iraupena:

Esnez elikatzen diren TITIA KENDU GABEKO ZEKORREI, BILDOTSEI eta TXERRIKUMEEI gutxienez ordubeteko atsedena emango zaie garraio-ibilgailuan 9 ordu igaro ondoren, ura eta elikagaiak hartzeko. Ondoren, bidaiari jarraipena eman dakioke, beste 9 orduz.

TXERRIAK 24 orduz garraia daitezke gehienez ere, eta ura izango dute garraioak irauten duen denbora-tarte guztian.

BEHI eta ARDI HELDUEI gutxienez ordubeteko atsedena emango zaie, garraio-ibilgailuan 14 ordu igaro ondoren, ura eta elikagaiak hartzeko. Ordubeteko atsedenaldi horren ondoren, bidaiari jarraipena eman dakioke, beste 14 orduz.

Nolanahi ere den, bidaia-denbora horiek bi orduz luza daitezke, animalien onurarako, helmugaren hurbiltasuna aintzat hartuta.

NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:

Garraiobide guztietan:

  • Garraiatutako animalia identifikatzeko dokumentazioa.
  • Animalien garraioaren erregistro-liburua:
    • Animalien jatorria eta jabea.
    • Irteera-lekua.
    • Irteera-data eta -ordua.
    • Aurreikusitako helmuga.
  • Jatorriaren eta abereen osasunaren gidaliburua.
  • Garraiobidearen eta garraiolariaren baimena.
  • Desinfekzio-ziurtagiria, zentro baimendu batek emandakoa.
  •  “ANIMALIA BIZIAK” dioten seinaleak.

65 kilometrotik gorako garraio-ibilbideetan:

  • Eskumenaren ziurtagiria. Ziurtagiri hori lortzeko, ikastaro bat egin behar da garraiatzen diren animalien ongizateari buruz; horrez gain, azterketa bat gainditu behar da.

8 ordutik gorako bidaia luzeetan:

  • Ibilbide-orria edo bidaia-kaierra.

50 kilometrotik beherako garraio-ibilbideetan: beren animaliak garraiatzen dituzten abeltzainek, beren garraiobideak erabiliz eta ustiategitik 50 kilometrora baino gutxiagora dagoen distantziara, ez dute beharko ez garraio-baimenik, ez garraiolari-baimenik.

DESKARGA:

Aurreikusitako bidaia amaitzean, animaliak deskargatuko dira, ura eta elikagaiak emango zaizkie, eta gutxienez 24 orduko atsedena hartuko dute.

Ongizatea hiltegian

Europan, 1099/2009 Araudiak (EB) ezartzen ditu hiltzeko unean bete behar diren ongizate-betekizunak.

Estatu-mailan, urtarrilaren 24ko 37/2014 Errege Dekretua dago indarrean; animaliak hiltzeko orduan haiei eman behar zaien babesaren gaineko zenbait alderdi arautzen ditu.

Animaliak hiltzeko unea da unerik kritikoenetako bat, animalien ongizateari dagokionez. Hori dela eta, bete beharreko araudia oso zehatza da, animalien bizitzako azken une horretan ahalik eta sufrimendurik txikiena eragiteko.

Larrialdiko hiltzea abeltzaintzako ustiategietan

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, huste sanitarioetan, irailaren 24ko 1099/2009 Araudiaren (EB) (hiltzeko unean bete behar diren ongizate-betekizunak jasotzen dituena) 18. artikulua bete behar da.

Hori dela eta, gidaliburu bat osatu da, Espainia osoan araudiaren betetzea harmonizatzeko:

Animalien ongizateari buruzko berriak

Eguneratze data: