Duela gutxi onetsi da itxian dauden lurreko zenbait animalia-espezieren trazabilitate, identifikazio eta erregistrorako sistema arautzeko xedapenak ematen dituen urriaren 17ko 787/2023 Errege Dekretua.

MAPAk (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministerioak) duela gutxi jakinarazi du aipatutako arau berria argitaratu dela. Horrek Espainiako behi, ardi, ahuntz, txerri, zaldi, kamelido, zerbido, etxeko hegazti, leporido eta larru-espezie, erle eta papagaien identifikazio, trazabilitate eta erregistrorako sistema arautuko du.

Honako hauek dira arauak dakartzan berritasunak:

  • Behi, ardi, ahuntz eta ekidoentzako identifikazio elektronikoa ezartzea. Ondorioz, espezieen kodea animaliak identifikatzeko kodean sartuko da.
  • Behien Identifikazio Agiria (BIA) kentzea Espainiaren barruko mugimenduetarako; kide diren beste estatuetarako mugimenduetarako bakarrik erabiliko da.
  • Ekidoak: erregistratutako ekidoen pasaporteak bidaltzea elkarteen eskumena izango da, eta agiriok ematea agintaritza eskudunarena. Gainera, ekidoen kasuan aldaketak daude identifikazio-dokumentuaren formatuan.
  • Espezie berriak: banakako identifikazioa kamelido eta zerbidoentzat. Gauza bera beste estatu kide batera mugitzen diren papagaien banakako identifikaziorako.
  • Gehieneko epeak ezartzen ditu jakinarazpenak egiteko abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorrari (RIIA) eta animalien mugimenduen erregistroari (REMO); epeak egun naturaletan zenbatuko dira.

Arauaren helburua da Estatuko animaliak identifikatzeko eta erregistratzeko sistemen bidez (banaka edo taldean identifikatzeko bitartekoak, identifikazio- eta desplazamendu-agiriak, establezimenduei buruzko dokumentu eguneratuak eta datu-base informatikoa), gaixotasunak prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak eta itxian dauden lurreko animalien trazabilitatea eta EBko animalien osasunari buruzko legeriatik eratorritako joan-etorriak eraginkortasunez aplikatzea.