EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu du txerri-izurri afrikarraren birusak pentsuetan, oheko materialetan eta bektore mekanikoetan bizirauteko duen gaitasunari eta birusaren transmisioan izan dezakeen eginkizunari buruzko ebaluazioa egiteko.

EFSAk ebaluazio hori argitaratu du, TIAk Europar Batasunean duen egoera epidemiologikoa dela eta; izan ere, pentsuen, oheko materialen eta bektore mekanikoen eginkizuna transmisore gisa ebaluatzeko beharra planteatzen da.

Horretarako, material egokiak aukeratu eta TIA birusarekin kutsatu ziren; ondoren, ingurumen-baldintza desberdinetan biltegiratu ziren denbora-tarte jakin batean. Denbora-tarte horretan birusa isolatuta egon zen.

Laginetan PCRa egin zen, eta emaitzak hauek izan ziren: birusa lagin gutxi batzuetan bakarrik detektatu ahal izan zen, eta soilik tenperatura baxuetan; birusaren detekzioa biltegiratze-tenperatura hotzetara eta denbora-tarte laburretara mugatzen da. Birusa isolatu zen erremolatxan, patatetan, oheko materialean; silokoan, belarrean eta belar onduan, berriz, zaila da isolatuta mantentzea.

Bektoreei dagokienez, artropodoek odol infekziosoaz elikatzean genoma birikoa eta birus infekziosoa zenbat denboraz gordetzen zuten egiaztatzean, frogatu zen birusa euli pikatzailean edo ukuiluetako eulian (Stomoxys) detektatzen dela denbora luze samarrean. Tenperatura hotzetan, eltxoetan detektatzen da 120 ordura arte.

Laburbilduz, birus infekziosoen detekzioa nahiko mugatua izan zen lagin gehienetan, eta genoma birikoa, berriz, azterketa-aldi osoan zehar detektatu ahal izan zen.

Afrikako txerri-izurriari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu esteka honetan: