EFSAk hirugarren txostena argitaratu du, dermatosi nodular kutsakorra kontrolatzeko aplikatutako neurriak egiaztatzeko egindako ebaluazioko emaitzei buruz. Ebaluazio hori joan den abenduan iragarri zituen irizpenetan sartzen da. Europako Batzordeak eskatu ditu irizpen horiek.

Halatan, A zerrendan dagoen gaixotasun hori kontrolatzeko neurrien eraginkortasuna aztertzen du EFSAk, animalia-gaixotasun transmitigarriei buruzko 2016/429 (EB) Araudiarekin bat etorriz, .

Lehenengo eta bigarren txosteneko azterketa-metodologia erabili da. Haietan, Afrikako txerri‑izurriaren eta zaldi-izurriaren aurkako neurriak jorratu ziren, hurrenez hurren. Honako hauen eraginkortasuna aztertu da berriro:

  1. Laginketa klinikoen eta laborategiko laginketen prozedurak.
  2. Jarraipen-aldia.
  3. Babes- eta zaintza-eremuen gutxieneko erradioa.
  4. Eremu horietan neurriak aplikatu beharreko gutxieneko denbora-tartea.

Horretarako, hainbat egoera diseinatu eta adostu ziren, zeinetan, ebaluazioa egin aurretik, kontrol-neurri horiek ebaluatu behar ziren.

Monitorizazio-aldia eraginkorra izan zela ebaluatu zen. Horrez gain, ondorioztatu zen hautatutako transmisio-eremuetan, 20 km-ko erradioko babes-eremuak eta 50 km-ko erradioko zaintza‑eremuak ustiategi batek eragindako transmisioen % 99 baino gehiago hartuko zuketela agerraldiren bat gertatuz gero.

Ebaluatutako egoera bakoitzerako aurreikusitako gomendioen xedea da Europako Batzordeari babesa ematea gaixotasun horiei buruzko araudia idaztean.