Newcastle-ko gaixotasuna

LABURPENA

Newcastle-ko gaixotasuna (NWG) oso infekzio kutsakorra eta larria da, mundu osoan dago eta batik bat hegaztiei eragiten die (etxeko eskortako hegaztiak barne). Paramyxobirusen familiako birus batek eragiten du. Heriotza-tasa aldatu egiten da birusaren espeziearen eta anduiaren arabera, baina % 100era irits daiteke.

Animalien Segurtasunari dagokionez, nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da.

Bestalde, zoonosia ez da batere ohikoa eta pertsonengan eragin oso txikia izan dezake.

Gaixotasuna hiru modutan agertzen da anduiaren arabera (lentogenikoa edo arina, mesogenikoa edo moderatua, eta belogenikoa edo oso indartsua). Oro har, arnasketa-infekzio gisa agertzen da, baina ezaugarri kliniko nagusiak depresioa, nerbio-adierazpenak edo beherakoa izan daitezke. Hegazti-gripearen antzeko koadro klinikoa izan dezake, eta, beraz, laborategiko diagnostikoa behar du baieztatzeko.

NWG gaixoekin edo eramaileekin kontaktu zuzena izanda transmititzen da. Kutsatutako hegaztiek gorozkien bidez transmititzen dute birusa, eta ingurumena kutsatzen dute.  Gainera, birusak zenbait astez iraun dezake bizirik ingurumenean, ingurumen-erresistentzia handia duelako. Gainera, akainen bidez eta kutsatutako pentsu edo fomiten bidez (oinetakoak, jantziak, ibilgailuak, labanak, ekipoak, etab.) transmititu daiteke.

Prebentzioa, merkataritza-eskalan hegaztien ekoizpena dakaten herrialde gehienetan, biosegurtasun-neurri zorrotzak jartzean datza, batez ere basa-faunarekin kontaktua egon daitekeenean, bai eta txertaketa profilaktikoan ere. Kontrolatzeko, animaliak hil behar dira.

1. Zer da?

Mixomatosia jatorri birikoko gaixotasun larri bat da, etxeko untxiei eta untxi basatiei eragiten diena.

Agente kausala Poxviridae familiako eta Leporipoxvirus generoko DNA birus bat da. Poxbirus horri Mixoma birus ere esaten zaio.

Birus horrek gaixotasun larri bat eragiten die untxi eta erbiei, bereziki Europako untxiari (Oryctolagus cuniculus). Heriotza-tasa handia du, eta gaixotutako animalien aurpegi eta gorputz-adarretan tumoreak agertzea eragiten du.

2. Zeintzuk dira Gaixotzen diren espezieak?

Hainbat hegazti espezieri eragiten die, bai etxekoak, bai basatiei:

Etxekoak: oiloek kalte handia pairatzen dute gaixotasunagatik eta indioilarrek ez dute sintoma larririk izaten.

Basatiak:

  • Usoek eta kakatuek kalte handia pairatzen dute.
  • Ehizako hegaztiek (faisaiak, eperrak, galeperrak eta pintadak) eta loroek pairatzen duten kaltea aldakorra da.
  • Basoko eta uretako hegaztiek modu subklinikoan har dezakete birusa; dena den, kaioetan, hontzetan eta pelikanoetan ere kasuak hauteman dira. Pinguinoetan Newcastle-ko gaixotasun kasu akutuak erregistratu dira.
  • Hegazti harrapariak erresistenteak izaten dira.

3. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da?

NWG nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da, bai Europan, bai ENPn.

4. Zer arrisku eragiten dio osasun publikoari?

NWG nahiko zoonosi ezohikoa da, eta pertsonengan eragin oso txikia izaten du.

Gizakiengan honela agertzen da: alde bakarreko edo bietako gorritzea, alde bakarreko edo bietako gehiegizko gorritzea, gehiegizko malko-jarioa, betazalen edema, konjuntibitisa eta konjuntiba azpiko odoljarioa.

5. Zein banaketa geografiko du?

Gaixotasuna mundu osoan detektatu da; gaur egun Kanadan, Estatu Batuetan eta mendebaldeko Europako herrialde batzuetan kontrolpean dago, eta Afrika, Asia eta Hego Amerikan jarraitzen du. Hala ere, hegazti basatiak batzuetan birusaren eramaileak direnez gaixorik egon gabe ere, agerraldiak egon daitezke hegaztiak hazten diren edozein lekutan.

Gaur egun, Espainia ofizialki NWGrik ez duen herrialdea da nazioarteko eta erkidegoko arauen arabera.

Gaixotasunak mundu osoan duen agerraldiari buruzko informazio berriagoa eta eguneratuagoa jaso nahi izanez gero, OIEk munduko informazio zoosanitarioari buruz duen datu-basearen interfazea kontsultatu daiteke (WAHIS)

6. Nola transmititzen eta hedatzen da (epidemiologia)?

NWG gaixoekin edo eramaileekin kontaktu zuzena izanda transmititzen da sarritan. Kutsatutako hegaztiek gorozkien bidez transmititu ahal dute birusa, eta ingurumena kutsatzen dute.  Gainera, birusak zenbait astez iraun dezake bizirik ingurumenean, gehien bat klima hotzetan.

Transmisioa honako hauen bidez gerta daiteke:

  • Infektatutako hegaztien sekrezioekin kontaktu zuzena izateagatik; batez ere, horiek irentsi (fekala/ahozkoa) eta arnasteagatik.
  • Fomiteak: pentsua, ura, tresnak, lokalak, jantziak, oinetakoak, zakuak, erretiluak/arrautza-kutxak, etab. Agentearen biziraupena luzatu egiten da gorozkiak daudelako, arrautza-oskol zikinetan, kasurako.
  • Txita jaioberriak arrautzaren bidez infektatu ahal dira; dena den, ez da oso ohikoa oso indartsuak diren anduietan.

Orokorrean, birusa inkubazio-aldian transmititzen da, bai eta berreskurapenean zehar ere, epe labur batez.

Usoek aldizka transmititu dezakete birusa, urtebetez baino gehiagoz. Ikusi da beste hegazti basati batzuek (adibidez, ubarroiek) agerraldiak eragin ditzaketela etxeko hegaztietan.

Birusaren iturriak infektatutako hegaztietan:

  • Infektatutako hegaztien sekrezioak/arnasketa deskargak eta gorozkiak.
  • Gorpuaren atal guztiak.
  • Basoko eta uretako hegaztiak patotipo lentogenoen erreserborio izan daitezke, eta, ondoren, birus horiek indartsu bilaka daitezke, mutatu ostean, etxeko eskortako hegaztiak kutsatzen badituzte.

7. Zein dira sintoma klinikoak?

Gaixotasuna berehala azaleratzen da, esposizioa gertatu eta 2-12 egunera agertzen diren sintomekin, eta berehala hedatzen da eultziko gainerako tokietara. Inkubazio-aldia 2 eta 15 egun artekoa da (batez beste 5 eta 6 egun artean); dena den, espezie batzuetan 20 egun baino luzeagoa izan daiteke.

Sintoma klinikoak oso aldakorrak dira, honako faktore hauen arabera:

  • birusaren anduia
  • infektatutako hegaztiaren espeziea
  • ostalariaren adina (hegazti gazteak dira sentikorrenak)
  • beste organismo batzuen infekzioa aldi berean gertatzea
  • ingurumen-estresa
  • immunitate-egoera

Sintoma klinikoak honako hauek dira:

  • Andui lentogenoetan:
    • Arnas gaixotasun arin batek markatutako gaixotasun azpikliniko bati lotuta egon ohi dira: eztula, arnasestuak, doministikuak eta korrokak
    • Hilkortasun-tasa oso txikia da
  • Andui mesogenikoetan:
    • Arnasketa-gaixotasun akutua eta sintoma neurologikoak eragin ditzake zenbait espezietan.
    • Hilkortasun-tasa baxua izaten da (< % 10).
  • Andui belogenikoetan:
    • Gaixotasun larri bat eragiten dute oiloetan, eta heriotza izan ohi da ondorioa; sintomak batez ere arnas eta/edo nerbio-sistemakoak dira.
    • Hasierako sintoma klinikoak aldakorrak dira, baino honako hauek izan daitezke: letargia, gogo eza, luma laztuak, edema eta konjuntibitisa.
    • Gaixotasunak aurrera egiten duen heinean, hegaztiek honako hauek izan ditzakete: beherako urtsu berdexka edo zuria, disnea eta buruaren eta lepoaren hantura, askotan koloregabetze zianotikoarekin.
    • Gaixotasunaren azken faseetan, sintoma neurologikoak honela agertu ahal dira: dardarak, espasmo tonikoak/klonikoak, hegoen eta hanken paresia edo paralisia, tortikoliak eta portaera aberrantea zirkuluetan
    • Arrautzen ekoizpena asko murriztea; arrautzek albumina urtsu bat dute eta deformatuta agertzen dira, kolore arraroko oskol latz edo finekin.
    • Andui horiek bat-bateko heriotza eragin dezakete, sintoma gutxirekin edo sintoma barik. Gaixotze- eta heriotza-tasak % 100era hurbil daitezke txertorik jaso ez duten oiloetan.
    • Infekzio larri baten ostean bizirik jarraitzen duten hegaztiek arazo neurologikoak paira ditzakete eta arrautzen ekoizpena partzialki edo osorik eten daiteke.

8. Nola diagnostikatzen da?

Hegazti-gripearen antzeko koadro klinikoa izan dezake, eta, hortaz, sintomak ez dira diagnostikorako oinarri fidagarriak.

Diagnostikatzeko metodorik erabiliena birusaren isolamendua da, eta hura ondoren karakterizatzea.

ENPren Diagnostiko Proben eta Lurreko Animalientzako Txertoen Eskuliburuan, prozeduretarako jarraibideak adierazten dira:

Laginak hartzea: laginak duela gutxi hil diren hegaztietatik edo hilzorian zeuden eta ondoren sakrifikatu diren hegaztietatik hartu behar dira.

  • Hildako hegaztiak: ahoko-mokoko hisopoak; birikak, giltzurrunak, hesteak (edukia barne), amigdala bekalak, barea, garuna, gibela eta bihotza.
  • Bizirik dauden hegaztiak: hisopo trakealak edo orofaringeoak eta kloakalak (materia fekalez nabarmen estalita daudenak)

Prozedurak

  • Agentea identifikatzea:
    • Birusa isolatzea: arrautza enbrioidunak txertatzea.
    • Birusa identifikatzea: hemaglutinazioa inhibitzeko (HI) proba batean antiserum espezifikoa erabiltzea.
    • garun barneko metodologia bidez zehaztutako patogenotasun-indizea.
    • oinarri molekularraren bidez zehaztutako patogenotasun-indizea.
    • antigorputz monoklonalak:
    • ikerketa filogenetikoak (agerraldien erantzule diren birusen jatorriaren eta hedapenaren ebaluazio epidemiologiko arina).
    • teknika molekularrak (presentzia dagoen oso arin ikustearen abantaila daukate).
  • Proba serologikoak:
    • hemaglutinazio eta hemaglutinazioaren inhibizio probak.
    • entzimei lotutako immunoabsortzioko proba (ELISA merkataritza-kitak)

9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?

Ez dago tratamendurik. Eskala komertzialean hegazti-ekoizpena duten herrialde gehienetan txertaketa profilaktikoa egiten da.

Osasun-profilaxia; biosegurtasuneko prozedura eraginkorrak gaixotasunaren kutsatzea saihesteko:

  • Osasun-egoera ezezaguna duten hegaztiekin kontaktua ekiditea, eskortako hegazti erosi berriak, konpainiako hegaztiak eta hegazti basatiak edo hegazti basatuak barne.
  • Ibilgailuen eta pertsonen trafikoaren kontrola: garraiobideak, ekipoak eta pertsonak zorrozki desinfektatzea (dutxak eta lanetarako arropa esklusiboa)
  • “Guztia barruan-guztia kanpoan” sistema: taldeen arteko garbiketa eta desinfekzioa
  • Agerraldietan:
    • berrogeialdi eraginkorrak eta mugikortasun-kontrolak
    • infektatu diren eta esposiziopean egon diren hegazti guztiak hiltzea, birpopulatu baino 21 egun lehenago
    • instalazioak oso-osorik garbitu eta desinfektatzea

Profilaxi medikoa

Txertatze-programa ezartzeko honako hauek izan behar dira kontuan:

  • hegaztien egoera immunitarioa
  • oilo gazteen amatasun-immunitate maila
  • tokiko baldintzetan landa-birusarekin infektatzeko edozein aukerari dagokionez behar den babes-maila

Honako txerto hauek daude:

  • Bizirik dauden birusen aurkako ohiko txertoak: edateko uretan edo instalazio intranasal edo konjuntibal bidez ematen direnak.
  • txerto lentogenikoak
  • txerto mesogenikoak
  • Aktibatu gabeko txertoak, muskulu barnekoak edo larruazalpekoak izan. Immunizatzeko antigeno kantitate askoz handiagoa behar da birus biziekin alderatuta.
  • Txerto birkonbintzaile berriak (adibidez, hegazti baztanga birusa eta indioilarraren herpebirusa).

 

.

Página actualizada el