Mendebaldeko Niloko sukarra gaixotasuna (West Nile virus)

Laburpena

Mendebaldeko Niloko Haraneko Sukarra (MNS) gaixotasun birikoa da, mundu osoan ageri den Mendebaldeko Niloko birusaren (MNB) andui jakin batzuek eragina. Animalia-gaixotasun bat da, nahitaez aitortu beharrekoa. Nagusiki ekidoei eta pertsonei eragiten die eta endemikotzat jotzen da Espainian. Nolanahi ere gaixotasuna jasan dezakete, halaber, antzarek, ahateek eta etxekoak ez diren hegaztiek.

Ekidoetan nahiz gizakiengan, MNBak eragindako infekzio gehienak asintomatikoak dira (80%), nahiz eta sintomatologia aurkezten bada, infekzioaren adierazpen larriena entzefalitisa den, eta laborategiko diagnostikoa behar du.

Transmisioa eltxoen (Culex generoa) ziztaden bitartez gauzatzen da nagusiki, eta eltxo-hegazti-eltxo transmisio-zikloari esker mantentzen da. Hegazti migratzaileek zeregin oso garrantzitsua dute birusaren mantentzean eta barreiaduran beren ibilbideetan; izan ere, gaixotasunaren gordailutzat hartzen dira, eta birusa mantentzeko gai dira, kasu batzuetan sintomarik izan gabe.  Gizakiak eta ekidoak birusaren azken ostalariak dira, eta, beraz, ez dute gaixotasuna transmititzen.

Prebentzioa ingurumena kontrolatzeko ekintzetan oinarritzen da, besteak beste honako hauetan: kaltetutako eremuak fumigatzea, uxatzaileak eta/edo desinfektatzaileak erabiltzea eta kanpora ez irtetea bektorearen jarduera-ordu nagusietan.

1. Zer da?

Gaixotasun infekzioso ez kutsakorra da, Flaviviridae familiako arbobirus batek eragiten duena, eta gizakiei, zaldiei eta hegaztiei eragiten die. Intsektuen ziztaden bitartez transmititzen da eta sintomatologia neurologikoa izaten du.

2. Zein espezieri eragiten die?

Ornodunei eragiten die, nagusiki ugaztunei (ekidoak eta gizakiak, azken ostalari gisa; eta gaixotasuna jasaten dute) eta hegaztiei (antzarak, ahateak eta etxekoak ez diren hegaztiak; gaixotasuna jasaten ez duten gordailu gisa).

3. Derrigor jakinarazi behar den gaixotasuna da?

Bai, MNSa OIEri eta EBri nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da.

4. Zein arrisku eragiten dio osasun publikoari?

MNSa ez da osasun publikorako arriskua, ZOONOSI bat delako. Gizakiei eragiten die, eta birusaren azken ostalaritzat hartu arren, kutsatu daiteke, baina ez du gaixotasuna transmititzen.

Pertsonengan, gehiengoa kasu asintomatikoak dira, nahiz eta sukar moderatua, buruko mina edo gongoil-hantura izan dezaketen. Adinekoengan konplikazioak ager daitezke sintomatologia neurologikoarekin.

5. Zein banaketa geografiko du?

Gaur egun, MNBa da munduan zabalduen dagoen arbobirusa, eta kontinente guztietan ageri da, Antartikan izan ezik.

Banaketa geografikoa hegazti migratzaileen ibilbide nagusiekin lotuta dago; izan ere gaixotasunaren gordailutzat hartzen dira, eta zeregin oso garrantzitsua dute birusaren mantentzean eta barreiaduran.

Epidemia handienak Ameriketako Estatu Batuetan, Israelen, Grezian, Errumanian eta Errusian gertatu dira.

Espainian, 2020ko udan, agerraldi larria egon zen hainbat fokurekin; horietan, ekidoek eta gizakiek sintomatologia neurologikoa izan zuten (meningoentzefalitisa).

Gaixotasun horrek mundu osoan duen agerpen berri eta xehatuei buruzko informazioa eskuratzeko, munduko informazio zoosanitarioari buruzko OIEren (WAHID) datu-basearen interfazea kontsulta daiteke:

6. Nola transmititzen eta hedatzen da (epidemiologia)?

MNBaren epidemiologia aldatu egiten da transmisio-zikloan eragin handia duten hainbat faktoreren arabera, hala nola:

  • ostalariaren biremia-maila
  • biremiaren iraupena
  • bektorearen ugaritasuna
  • eguraldia
  • ostalari gaitzikorren dentsitatea

Hegaztiak gaixotasunaren gordailutzat hartzen dira, hau da, birusa mantentzeko gai dira, kasu batzuetan sintomarik izan gabe. Birus hori mantendu egiten da eltxo-hegazti-eltxo transmisio-zikloari

Gizakiak eta ekidoak dira birusaren azken ostalariak, eta, beraz, ez dute gaixotasuna transmititzen.

Balizko transmisio-bideak hauek dira:

  • Zeharkakoa: mekanikoa edo bektore biologikoen ziztaden bidezkoa, hala nola nagusiki Culex generoko eltxoak, baina baliteke, hein txikiagoan bada ere, beste artropodo batzuek parte hartzea, hala nola birusarekin infektatutako akainak, euliak eta zorriak.
  • Bektorearen barruan: eltxoan obulutegiaren bidezko transmisioa egiten da, eta, beraz, birusa amagandik arrautzetara igarotzen da, eta, horrela, eltxoen hurrengo belaunaldiari.

Birusaren hedapena hegazti migratzaileen ibilbide nagusiekin lotuta dago. Eltxoak birusa transmititzen die hegazti horiei ziztada bidez. Birusa hedatzeko habitat optimoa hegazti migratzaile eta eltxo ugariko ibaien deltak, eremu zingiratsuak edo aintzirak dira.

Ciclo de transmisión VNO

7. Zeintzuk dira sintoma klinikoak?

Ekidoetan (eta gizakiengan), MNBaren infekzio gehienak asintomatikoak dira (% 80). Sintomatologia klinikoa izanez gero, infekzioaren adierazpen larriena entzefalitisa da.

Birusak garunari eta nerbio-sistema periferikoari eragiten dio nagusiki. Horregatik, sintomen artean daude, besteak beste, jokabide-aldaketak, hiperestesia, muskulu-kontrakturak, erorikoak edo mugimendu zirkularrak. Gaixotasunak aurrera eginez gero, animaliek konbultsioak eta zutik egoteko ezintasuna izan ditzakete. Infektatutako animalien ia heren bat hiltzen da, eta gainerakoak sendatu.

8. Nola diagnostikatzen da?

MNSaren susmoak zeinu klinikoak behatzean oinarritu daitezke, baina diagnostikoa laborategiko proben bitartez baieztatu behar da:

Diagnostiko diferentziala. Hasierako diagnostikoa sintomatologia nerbiosoa agertzean oinarritzen da ekidoetan, edo aurkikuntza natomopatologikoekin hegaztietan.

Hegaztietan, bereizi egin behar da Newcastle gaixotasunetik (hegazti-gripe oso patogenoa), azetilkolinesterasa-inhibitzaileengatiko intoxikazioetatik, salmonellositik eta ornitositik.

Zaldietan, beste entzefalitis biriko batzuetatik.

 Laborategiko diagnostikoa. Laborategiko diagnostikoaren oinarria zuzenean antzemateko probak eta proba serologikoak izango dira:

  • PCR bidez zuzenean antzemateko probak: aztertu beharreko laginak likido zefalorrakideoa, garuna, giltzurrunak edo bihotza izango dira.
  • Proba serologikoak: ELISA eta/edo seroneutralizazioa; langin egokienak serum eta likido zefalorrakideoa izango dira eta funtsean IgM eta IgG motako immunoglobulinak antzemango dira.

9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?

Prebentzioa, funtsean, arrisku handiko eremuetan balizko bektoreekiko esposizio-arriskua murrizten duten neurriak hartzean oinarritzen da, besteak beste hauek:

  • Uxatzaileak eta/edo desinfektatzaileak erabiltzea.
  • Kanpora ez irtetea bektorearen jarduera-ordu nagusietan.

Bestalde, ekidoetan erabiltzeko txertoa dago. Ameriketako Estatu Batuetan erabili da eta berriki baimendu da Europar Batasunean merkaturatzeko. Txerto inaktibatua da, eta 6 hiletik gorako zaldiak txertatzeko aholkatzen da.

Albaitaritzaren arloan, estatuko Zaintza Plan bat dago, eltxo, hegazti eta zaldiak ardatz dituena, eta hainbat kontsiderazio hartzen ditu kontuan:

  • Gaixotasunaren bektoreak eltxoak dira, normalean Culex generokoak; hortaz, Zaintza Planaren jomuga horiek bizirik irauteko baldintza klimatiko egokiak dauden eremuak izango dira.
  • Hegazti urtar migratzaileek dute egiteko nagusia birusa herrialde batetik bestera barreiatzean; izan ere, gordailu epidemiologiko nagusia dira.
  • Hegazti migratzaile eta eltxo ugariko hezeguneak, hala nola ibaien deltak, eremu zingiratsuak edo aintzirak habitat optimoak dira gaixotasuna hedatzeko, eta, beraz, zaindu beharreko eremu arriskutsuak.
  • Zaldiek zeregin nabarmena dute zelatari gisa; izan ere, gaixotasuna transmititzen duen bektorearen ziztada jasateko esposizio handiagoa dute gizakiek baino.

Eguneratze data: