Higiene betekizunak
Elikagaien higiene orokorrari buruzko 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atalak ezartzen ditu abeltzaintza-ustiategietan honako hauei dagokienez ezarri behar diren higiene-neurriak:
- Ustiategiaren garbitasuna
- Uraren kontrola
- Pentsuaren kontrola
- Hondakinen kudeaketa
- Animalien gaixotasunak
- Langileen prestakuntza
Neurri horien helburua da ekoizpenen segurtasunean eragin dezaketen agenteen bidezko kutsadura ekiditea.
Arrautzatarako hegazti-hazkuntzan, arrisku handiena Salmonellarekin kutsatzea da; izan ere, arrautzak eragiten ditu gizakiengan gertatzen diren S. enteritidis bidezko infekzio-kasu gehienak.
Infografia: Abeltzaintza-ustiategietako higiene-betekizunak – ELIKA
Artikulua: Abeltzaintza-ustiategietako higiene-betekizunak – ELIKA
Higiene betekizun orokorrak (852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atala)
Biosegurtasun betekizunak
Biosegurtasuna da ustiategian agente patogenoak sartzea eta zabaltzea ekiditeko ustiategian bertan hartzen diren neurrien multzoa.
Hegazti-ustiategietan oso garrantzitsuak dira biosegurtasun-neurriak:
- Ustiategiko perimetroan hesiak jartzea
- Ibilgailuak desinfektatzeko arku edo ibiak, ustiategien sarreran
- Langileen oinetakoak desinfektatzeko putzuak
- Ustiategian bakarrik erabiltzen den arropa
- Ustiategiko bisiten kontrola eta erregistroa
- Etxe inguruan ibiltzen diren animaliak ustiategian sartzea ekiditea
Informazio interesgarria
Erregistroak
Gainera, 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atalaren arabera, nahitaezkoa da ustiategian erregistro jakin batzuk edukitzea:
- Animalien eta mugimenduen errolda
- Animalientzako elikadura
- Sendagaiak
- Animalien gaixotasunak
- Agintaritza eskudunaren analitika eta txostenen emaitzak
Erregistroak (852/2004 Araudiko I. Eranskineko A Atala)
Autokontrola
852/2004 Araudiak, elikagaien higieneari buruzkoak, ezartzen du ekoizleak, ustiategiko arduraduna den aldetik, ezagutu eta kontrolatu egin behar dituela bere ekoizpenari lotutako arriskuak.
Oro har, lehenengo mailako ekoizpenean autokontrolerako metodo hedatu eta gomendatuena Higiene-jardunbide egokien gida ezartzea da.
Higiene Praktika Egokien Gida ofizialak
- Arrautzatarako hegazti-ustiategietako higiene-jardunbide egokien gida -2004- MARM, INPROVO
- Arrautzatarako hegazti-ustiategietako higiene-jardunbide egokien gida -2006- EJ, ELIKA
- Kaioletan hazitako arrautzatarako hegazti-ustiategietako higiene-jardunbide egokien gida-2012- ACSA
- Landan hazi diren arrautzatarako hegaztien ustiategietako higiene-jardunbide egokien gida -2012 ACSA
- Lurrean hazi diren arrautzatarako hegaztien ustiategietako higiene-jardunbide egokien gida-2012- ACSA
Eguneratze data: