Animalietan Antibiotikoak Arduraz Erabiltzeko Europako Plataformak (EPRUMA) argitaratu du dokumentu hau; bertan azaltzen ditu antibiotikoek animalien osasunean dituzten zereginak eta onurak. Horrez gain, elikagaiak ekoizten dituzten animalien granjetan antibiotikoak erabiltzeko jardunbide egokiak deskribatzen ditu. Bertsio honetan, hobekuntzak egin zaizkio erakunde horrek 2008an argitaratutako dokumentuari.

Gidak ikuspegi holistikoagoa eta espezifikoagoa ematen du, antibiotikoak arduraz erabil daitezen, animalien osasuna hobetze aldera.

Dokumentuak alderdi hauei buruzko hainbat gomendio ere ematen ditu: animalien ekoizpen-sistemak (intentsiboa edo aire zabalekoa), ukuiluratzea, biosegurtasuna, elikadura, etab. Horrez gain, erabaki-zuhaitz bat barne hartzen du, elikagaiak ekoizten dituzten animalietan albaitari-antibiotikoak erabili behar diren erabakitzen laguntzeko.

EPRUMAren gida