Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA), Medikamentu eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin (AEMPS) batera, dokumentu bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu sektoreak albaitaritzako sendagaiak banatzeko, agintzeko eta emateko prozesuaren inguruan gehien egiten dituen galderak.

Dokumentu horren helburua da albaitaritzako sendagaiei buruz gehien egiten diren galderen erantzun guztiak biltzea. Planteatutako galderak eta interpretazio-zalantzak arau hauek aplikatzean sortzen dira:

  • 1132/2010 Errege Dekretua, Albaitaritzako Sendagaiei buruzko 109/1995 Errege Dekretua aldatzen duena.
  • 1/2012 Legegintzako Errege Dekretua, Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina onesten duena.
  • 544/2016 Errege Dekretua, gai berritzaileak lantzen dituena, hala nola albaitariaren agindurik behar ez duten albaitaritzako sendagaien urrutiko salmenta.
  • 191/2018 Errege Dekretua, albaitariak agindutako ekoizpen-animalientzako antibiotikoen jakinarazpena arautzen duena. Dekretu horrek kontsulta asko sorrarazi ditu, eta arian-arian erantzun dira.

Dokumentua osatzen joango da planteatzen diren zalantza berriei emandako erantzunekin. Horretarako, lehenik eta behin, zalantza horiek RASVEren albaitaritzako sendagaiak banatzeari, agintzeari eta emateri buruzko taldean eztabaidatu eta adostuko dira.